Hizkuntzak
Albisteak
-
Abesbatzen Astea urriaren 27tik 30era
Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Alemania, Letonia eta Italiako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
-
Juan Gabriel Vásquez, Irati Jimenez eta Yasmina Reza Literaktum jaialdian
Azaroaren 9etik 22ra egingo da aurtengoo Literaktum jaialdia. Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak izango da aurtengo edizioaren gai-ildo nagusia. Donostia Kulturak jaialdian parte hartuko duten zenbait idazleen izenak aurreratu nahi ditu: Juan Gabriel Vásquez, Irati Jimenez eta Yasmina Reza. Gabriel Aresti Mug(H)arri pieza eszenikoa taularatuko dela ere jakinarazi nahi da.
-
VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
VI. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 26tik azaroaren 10era egongo da zabalik.
-
Donostia 'City2City Exchange' Europako programaren azken bileraren egoitza
Urriaren 13 eta 14 bitartean, Donostiak Fingal konderri irlandarreko eta Tampere hiri finlandiarreko ordezkariak hartu ditu, zerbitzu komunitarioei buruzko Europako City2City Exchange Program egitasmoaren barruan.
-
Genitemporekin eta Legarretarekin abiatuko du argazki-liburuaren inguruko programazioa San Telmok
Urriaren 14an Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horrek markatuko du San Telmo Museoan STM-GCBC argazki-liburu bildumari eskainitako ikasturte honetako programazioaren hasiera; izan ere, Matthew Genitempo argazkilari estatubatuarrarekin bi saio eta Nagore Legarretarekin gazteei zuzendutako zianotipia tailer bat izango dira urrian.
-
Argitaratua 'Billy Wilder. Jaunak esana', Nosferatu Bildumako liburu berria
Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Billy Wilder. Jaunak esana liburua aurkeztuko dute, Zigor Etxebestek idatzia, Nosferatu Bildumako XIV. zenbakia.
-
'La mochila. Vida de Muñagorri' liburuaren aurkezpena, Erronkak programaren lehena San Telmon
Ander Izagirreren azken liburuaren aurkezpenak irekiko du ikasturte honetako Erronkak programazioa: La mochila. Vida de Muñagorri aurkeztuko du Alberto Muñagorri berarekin batera urriaren 15ean, 19:00etan, sarrera librearekin.
-
Beldurrezko Zinemaren 37. Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik dago
Hogeita bat urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du.
-
Ondarearen Europako Jardunaldiak San Telmon
Aurten ere San Telmo Museoak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. 2026ko leloa Ondarea arriskuan: biziberritu, babestu, berrirudikatu izanik, hiriko eraikin nabarmen batzuk babesteko prebentzio neurriak eta AAk ondarea zabaltzen laguntzeko eskaintzen dituen aukerak izango dira hizpide museoan antolatutako jardueretan.
-
XII. 'Hamaika entzuteko!' lehiaketan irrati-piezak aurkezteko epea zabalik
Abian da irrati-piezen sorkuntza bultzatzeko XII. lehiaketa, eta azaroaren 18a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
-
Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte
Donostia Kulturako 2026-2027 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
Noviembre Fantasmak bere unibertsoa zabaldu du Curtas gehitzean
Zazpigarren denboraldiak generoko zinemarekin lotutako ikus-entzunezko edukiak eskainiko ditu berriro, plataforman doan eskuragarri.
-
'Emakume zientzialarien argitan' zikloa udazkenean
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio egingo dira udazkenean: urriaren 6an (Miren Berasategi Zeberio), azaroaren 3an (Garbiñe Elizegi Nabarte) eta abenduaren 1ean (Estitxu Villamor Lomas). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
-
2027ko Haur Danborradarako pertsonaiak
Gaur, 18:00etan egindako bileran, 2027ko Haur Danborradako Danbor Nagusia Euskal Billerako Danborradakoa izango dela, eta Danborradako pertsonaiak, berriz, Amassorrain Ikastolak izendatuko dituela erabaki da.
-
Enrique Monteroren 'Maldita valiente' Antzerkigintza Berrien 2026ko lan hautatua
Antzerkigintza Berriak proiektuan sortutako zortzi lanak xeheki aztertu ondoren, balorazio - batzordeak Enrique Monteroren Maldita valiente lana hautatu du, bere literatura- eta antzerki-kaudimenagatik.
