Web mapa
Hizkuntzak

Intx'Apain jaialdiak muralgintzaz, euskaraz eta kultura urbanoaz bete zuen Intxaurrondo 2026ko urriaren 30era azaroaren 1era. Zein da zure zure hitza? ardatz editorialaren bueltan bertako zein nazioarteko artistek egindako esku-hartzeen ondorioz sortutako 11 muralak hainbat tokitan daude jada ikusgai.

Intx´Apain: 2026ko udazkenean Oscar Toro, Manuel Gerullis eta Oliver Pusch-ek egindako mural bat

Donostia Kulturako Intxaurrondo Kultur Etxeak bultzatuta, jaialdiak Donostialdetik, Iparraldetik, Bizkaitik, Arabatik eta Donostiarekin senidetutako Alemaniako Wiesbaden hiritik etorritako artistak bildu ditu, auzoko hainbat hormatan mural berriak egiteko.

Parte hartu duten sortzaileen artean: Eva Mena, Maialen Arocena, Jabier Rodríguez, Andrea C. Miranda (Donostialdea); Jeremy Dell’Armi eta XabXab (Miarritz); Oliver Pusch, Oscar Toro Navas eta Manuel Gerullis (Wiesbaden). Gainera, beste kultur arlotako sortzaile hauek ere aritu ziren asteburuan: Alaia Martin, La Basu, DJ Mikeltxi eta Nagore Legarreta.

Hona hemen Maitane Antigüedad eta Raquel Angulok Larrotxene Bideorentzat eginiko lehen bideoa.

Parte hartu duten artistak eta lokalizazioak

Jarraian doaz lokalizazioak eta beheko aldean Josu Artolak egindako argazki batzuk zein Maitane Antigüedad eta Raquel Angulok eginiko bigarren bideoa.

Goian aipatutakoaz gain, Donostia Kulturak eskertu nahi du Plazara Goaz, Hegoa Ikastola, Lauaizeta Ikastola, Intxaurrondo Ikastola, Urban 13, Intxaurrondoko Bertso eskola, Alubi elkartea, Artzak Ortzeok, Haizalde, Intxhaurralde, Haurtxoko, Gaztelekua eta Erroak Sartuzek egindako lana. Izan ere, auzoko eragileek protagonismo berezia izan dute eta auzoko hainbat pareta modu kolektiboan margotu dira.

INTX'APAIN HIRI-ARTE JAIALDIA