Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Zenbait programa antolatzen dira haurrentzat, irakurketa eta irudimena sustatzeko.

Liburu Baby Kluba

Liburu Baby Kluba. Irudia: Gabriela Soriano.

Liburu Baby Kluba

0 eta 3 urte arteko haurrentzako jarduera ludiko eta didaktikoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hurrengo saioak:

  • Astelehenetan: Okendo (urriak 19 eta 26 / 10:30), Larratxo (urriak 19 eta 26 / 18:00), Loiola* (urriak 19 eta 26 / 18:00)

  • Astearteetan: Egia (urriak 13, 20 eta 27 / 18:00)

  • Asteazkenetan: Haur Liburutegi Nagusia (urriak 14, 21 eta 28 / 10:30), Intxaurrondo* (urriak 14, 21 eta 28 / 18:00)

  • Ostegunetan: Lugaritz (urriak 15, 22 eta 29 / 18:00)

  • Ostiraletan: Tomasene (urriak 16, 23 eta 30 / 10:30), Aiete (urriak 16, 23 eta 30 / 17:00), Larrotxene (urriak 23 / 18:00)

  • Larunbatetan: Ernest Lluch (urriak 17, 24 eta 31 / 10:30)

* Gonbidapenak eskuragarri saioa hasi baino 30 minutu lehenago.

Haurrek helduren bat lagun dutela parte hartuko dute, helduek ere jardueran parte hartzen baitute. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta helburu nagusia umeengan eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da.

Liburu Baby Kluba jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu, horregatik, euskaraz eta gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.

Ipuin kontaketa saio hauetako batzuk online ikus daitezke Liburu Baby Kluba Online zerrendan.

  • Saio bakoitzak 30 minutu irauten du.

Cuentacuentos en Urgull

Ipuinaren ordua. Irudia: Ane Arzelus.

Ipuinaren ordua

3 eta 5 urte arteko haurrentzako ipuin kontaketa, euskaraz. * markarekin, zeinu hizkuntzan.

Hurrengo saioak:

  • Astelehenetan: Amundarain (urriak 19 eta 26 / 17:15), Haur Liburutegi Nagusia (urriak 19 eta 26 / 17:30), Intxaurrondo (urriak 19 eta 26 / 17:30)
  • Astearteetan: Aiete (urriak 13, 20 eta 27 / 17:30)
  • Asteazkenetan: Ernest Lluch (urriak 14, 21 eta 28 / 17:00), Okendo (urriak 14, 21 eta 28 / 17:30)
  • Ostegunetan: Egia (urriak 15, 22 eta 29* / 17:30), Larratxo (urriak 15, 22 eta 29 / 17:30), Loiola (urriak 15, 22 eta 29 / 17:30)
  • Ostiraletan: Lugaritz (urriak 16, 23 eta 30 / 17:30)

Ipuin kontalariak hurbileko giroa sortzen du parte-hartzaileekin, ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dutelarik.

 Ipuin kontaketa saio hauetako batzuk online ikus daitezke Ipuinaren Ordua Online zerrendan.

  • Saio bakoitzak 30 minutu irauten du, gutxi gorabehera.

Ipuin-kontaketak balio handia du heziketan, bide horretatik munduaren berri ematen baitzaie haurrei: ipuinek haurraren fantasia-mundua elikatzen dute. Ikerketen arabera, ipuina garrantzitsua da ama-kultura ezagutzeko.

Zeu irakurle, gu kontalari

LiburuLab. Irudia: Ane Arzelus

LiburuLab

6 urte baino gehiago duten haurrentzako jarduera, euskaraz. Ipuinen laborategia.

Haur liburuak abiapuntutzat hartuta, haurrek hainbat proiektu garatzeko aukera izango dute: antzerkia, arte plastikoak, idazketa, eta abar. Hiru proiektu garatuko dira ikasturtean zehar.

Dohainik. Izena eman behar da dagokion liburutegian.

Hurrengo saioak:

  • Astelehenetan: Amundarain (urriak 19 eta 26 / 17:45), Haur Liburutegi Nagusia (urriak 19 eta 26 / 18:00), Intxaurrondo (urriak 19 eta 26 / 18:00)
  • Astearteetan: Tomasene (urriak 13, 20 eta 27 / 17:00)
  • Asteazkenetan: Aiete (urriak 14, 21 eta 28 / 17:15), Ernest Lluch (urriak 14, 21 eta 28 / 17:30), Okendo (urriak 14, 21 eta 28 / 18:00)
  • Ostegunetan: Egia (urriak 15, 22 eta 29 / 18:00), Loiola (urriak 15, 22 eta 29/ 18:00)

Jarduera honetan, haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere.

Hori guztia giro goxoan eta irakurketaz gozatuz.

  • Hori guztia euskaraz, 40 minutu inguruko saioetan.

Ozenki irakurtzeak, plazer hutsagatik irakurtzeak, eragin ona du haurren ongizate emozionalean, eta handitu egiten die irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.

Irakurketa kluba, 8-10 urte

  • Irakurketa kluba, haurrak liburua irakurtzen.

Irakurketa kluba

Komikiekin mintzoan kux-kux irakurketa kluba 8 eta 12 urte arteko haurrentzako jarduera da. Kluba hilabetean behin elkartzen da Haur Liburutegi Nagusian.

Irakurle gaztetxoak irudien mundura hurbiltzeko, dinamizatzaileak adin tarte horrentzako komiki aukeratuak proposatu eta aurkeztu ditu: komiki mutuak, komiki zintak... Aldez aurretik izena eman behar da [email protected] helbidean.

Hurrengo saioak:

  • Haur Liburutegi Nagusia: urriak 16 eta 30; azaroak 13 eta 27.

Fresk-Uda

  • Fresk-Uda. Intxaurrondo.

Fresk-Uda

6 eta 12 urte arteko haurrentzako jarduera, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Modu ludiko eta dibertigarrian hurbiltzen ditu literaturaren mundura, liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, dantzaren, antzerkiaren eta mahai-jokoen bidez. Saio bakoitzeko literatura-aukeraketarekin lotuta egongo dira.

Eskulanetarako hainbat teknika erabiliko dira: pintura, collagea, eraikuntza, eta abar. Kamishibai, mahaien txotxongiloak eta beste sorpresa asko izango dira, guztiak haurren sormena pizteko eta, batez ere, parte har dezaten.

Saioak 2026ko udan