Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Fermin Lasala y Collado Mandasko Dukeak dohaintzan emandako bilduma, politika orokorra, diplomazia eta historia unibertsala jorratzen dituzten 10.000 liburuko funts paregabea da, ezbairik gabe.

Cervantes, Dante Alighieri, Shakespeare eta Homeroren edizio oso eder batzuk ditu, bai eta XIX. mendeko aldizkarietako grabatuak ere. Encyclopédie, ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers, ezagunagoa Diderot eta d’Alembert-en entziklopedia izenaz, osorik dago bilduman, eta San Telmo Museoari laga zaio hango erakusketa iraunkorrean ikusgai egon dadin. Bitxia da, halaber, Yazuliren eskuizkribu arabiarra.

Orduen Liburuak, Camino y Orellaren eskuizkribua, Donostiako Kontsulatuko Ordenantzak, La Estafeta de San Sebastián aldizkaria, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra, ale batzuk besterik ez dira bilduma patrimoniala osatzen duten 10.000tik gora libururen artean.

Ez dira falta euskal kulturako klasiko batzuk ere, hala nola Esteban Garibai, Manuel Larramendiren El Imposible vencido, Francisco Ignacio Lardizabalen Gramática vascongada, Joakin Lizarraga, Juan de Luzuriaga, Pio Barojaren argitalpenak...

Dohaintza bakar berriak, hala nola Asun Balzolaren ilustrazioak, eta hiriko beste pertsonaia batzuen dohaintzak gizentzen ari dira bilduma bereziok, zeinak Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian eta Haur Liburutegi Nagusian jartzen baitira zatika ikusgai edota formatu txikiko bideoetan jakinarazten baitira.

Kartelen bilduma

Donostia Kulturako unitateetan (Festak, Zinea, Antzerkia, Musika…) sortutako material grafikoa altxorra da, kontserbatu eta digitalizatu egiten dena.

Funts horren kontsultak Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian eta e-mailaren bitartez egiten dira..

'Grandes Fiestas de San Sebastián', kartela, 1922 urtea

'Grandes Fiestas de San Sebastián', kartela, 1922 urtea.

'Donostiako Aste Nagusia', kartela, 1987 urtea

Donostiako Aste Nagusia', kartela, 1987 urtea.