Hizkuntzak
Liburu elektronikoak eta zinema
eLiburutegia plataformak 15.000 izenburutik gorako bilduma eskaintzen die Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideei, fikziozkoak eta ez fikziozkoak, zenbait hizkuntzatan, bai helduentzat eta bai haur eta gazteentzat.
Eduki horietara zenbait gailuren bitartez irits daiteke: ordenagailuak, liburu elektronikoen irakurgailuak, tabletak edo telefono adimendunak. Aplikazioa erabilgarri dago IOS eta Androidentzat, eta webgunearen bitartez.
Audioliburuak eta Daisy formatuko liburuak
Audioliburuak liburu mintzodunak dira, jatorrizko obraren bertsio osoa dutenak. Esatariek eta narratzaile profesionalek irakurtzen dituzte ozenki, ahots bakarreko grabazioetan eta musika lagungarririk gabe.
DAISY formatua (Digital Accessible Information System, Informazio Digital Irisgarrien Sistema) itsuei, ikusmen-arazoak dituztenei, dislexikoei edo bestelako arazoak dituztenei liburuak irisgarri jartzeko garatu zen. DAISY liburu batek izan dezake testua ere, soinuarekin sinkronizaturik, bai eta ilustrazioak ere. Esan daiteke liburu elektroniko arrunt batek baino zerbitzu hobea ematen duela maiz.
eLiburutegia plataformak formatu digitaleko audioliburuak eta DAISY formatuko liburuak eskaintzen ditu Gainera, liburutegietan CD formatuko liburuak ere aurki daitezke.
Zinema
Zinema online ikusi nahi izanez gero, eLiburutegia plataforman duzu non askotariko filmen eskaintza baitago. Tartean, nabarmentzekoa euskal zinemaren bilduma. Zerrenda automatikoak ere badira, gehien mailegatu eta ondoen balioetsi diren filmenak.
eLiburutegian zinemaz online gozatzeko, hauxe besterik ez da behar:
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi bateko txartela izatea.
- Gailu bateragarri bat izatea.