Hizkuntzak
Itzulketak eta beste galdera batzuk
Egoerak hala eskatzen badu, Donostia Kulturak iragarritako funtzioak bertan behera utzi edota datak, ordutegiak, programak eta interpreteak alda ditzake.
Donostia Kulturak ekitaldi bat bertan behera uzten badu:
- Sarreren dirua erosteko erabilitako bide beretik itzuliko da.
- Internet bidez erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da.
- Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan egindako erosketen kasuan, itzulketa leihatilan bertan eskatu beharko da.
Donostia Kulturak ekitaldi bat atzeratzen badu edo ordutegiak, programak edo interpreteak aldatzen baditu:
- Sarrera itzultzea nahi duenak eskatu egin beharko du.
- Epe horretatik kanpo jasotako eskaerak ez dira onartuko.
- Sarrerak Internet bidez erosi dituztenek itzulketa
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute. - Leihatiletan erosi dituztenek dirua itzultzeko eskaera leihatilan bertan egin beharko dute.
Beste inongo kasutan ez da sarreren dirua itzuliko.
Ekitaldiren batean bestelakorik adierazi ezean, gehienez 8 sarrera eros daitezke ikuskizun bakoitzeko, bai Internet bidez, bai leihatilan.
Ez da gomendagarria 7 urtetik beherako umeak sartzea haurrentzat ez diren emanaldietan. Haurren bat helduen ikuskizun batera sartuko balitz, zuzendaritzak eskubidea izango du aretotik kanporatzeko, haurrak gainerako ikusleei enbarazu egiten diela uste badu.
Antzokiak ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago irekiko dira.
Aretoetako sarrera guztiak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat.
Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean mugikortasun murriztuko pertsonentzat bereziki gordetako lekuak daude, eta % 20ko deskontua aplikatuko zaie. Mugikortasun murriztuko pertsonaren laguntzaileak ere deskontua jasoko du.
Puntualtasuna eskatzen dizugu: emanaldia hasi ondoren, antzokiko edo aretoko arduradunek berandu iristen denari sartzeko baimena ukatzeko edo beste jarleku bat emateko aukera izango dute.
- EIkuskizunean parte hartzen duten artisten eskubideak betez, ezin da audio edota bideo grabaziorik egin inolako euskarritan, aldez aurreko berariazko baimenik gabe.
- Mugikorrak eta edozein alarma mota deskonektatu behar dira.
- Debekatuta dago elikagaiak eta edariak kontsumitzea (kontrakorik adierazten ez bada, behintzat)
- Ezin da erre (zigarro elektronikoak ezta ere).
- Ez da animaliarik onartzen (itsu-txakurrak izan ezik)
Bideo honetan ikus dezakezu nola egin online erosketa bazkide gisa, % 10eko deskontuarekin.
Online bitartez egindako erosketetan, baieztapen email bat iritsiko zaizu, erosketa prozesua zuzena izan dela jakinaraziz.
E-mail horretan bertan duzu sarrerak jaisteko linka. “Hemendik aurrera, noiznahi deskarga edo inprima ditzakezu zure sarrerak, orrialde honetatik” testuan urdinez eta azpimarratuta ageri diren bi hitz horien gainean klik eginez, zure sarrerak jaitsi ahal izango dituzu; PDF gisa edo mugikorrerako formatuan.
Sartzeko unean edozein formatutan aurkeztu ahal izango dituzu sarrerak, digitalean nahiz paperean (pdf, QR..)
Sarrerak jaisteko prozesuan arazorik izango bazenu, Victoria Eugenia Antzokira edo Antzoki Zaharreko leihatiletara gertura zaitezke eta bertan sarrerak jaisteko edo inprimatzeko laguntza jasoko duzu. Ekitaldia Donostia Kulturaren beste egoitzaren batean bada, bertako leihatilan ere laguntza eska dezakezu, ekitaldia baino ordubete lehenagotik. Gainera,