Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Esther Ferrer, Nabarmendutako obra berria San Telmo Museoan
Poema de números primos #40 obra 2026ko ekainaren 5etik azaroaren 1era egongo da ikusgai arte historikoaren aretoan. Esther Ferrer artista donostiarrak 2025ean mihise gainean hariz eta errotulagailuz egindako lan hau museoak eskuratu duen azken obretako bat da.
-
Ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak Hondaleak
Ekainarekin batera hasiko da udako denboraldia Hondalean: ekainaren 1etik irailaren 30era arte, egunero izango da aukera Cristina Iglesiasen instalazio artistikoa bisitatzeko. 11:00etatik 18:30era sartu ahal izango da bertan, ordu erditik behin, eta ez da aurrez erreserbarik egin beharko.
-
2026ko udako programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostiralean, maiatzak 29, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 27 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XVII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 13an amaituko da.
-
2.000 ikusle inguru XXXV. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 35. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, 2.000 lagun inguru bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz eta musikaz gozatzera maiatzaren 7tik 24ra.
-
Maiatzan izango da aurten IREKIAK Gallery Weekend ekimena
IREKIAK Gallery Weekend Donostia ekimenaren seigarren edizioa egingo da aurten maiatzaren 29tik 31ra; lehenengo aldiz, irailean izan ohi diren datak aldatu egingo dira. Egun horietan, Donostiako hainbat espazio artistikotan egingo diren erakusketa eta jarduerek programazio anitz eta erakargarria eskainiko dute.
-
Goya eta Motherwell elkarrizketan, San Telmoren erakusketa berrian
San Telmo Museoak Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat aurkeztu du, museoaren azken eskurapenetako batetik abiatzen dena, Francisco de Goyaren Gerrako hondamenak seriea. Erakusketak Aragoiko maisuaren lanaren eta gaur egungo sentsibilitate artistikoaren arteko elkarrizketa sakona proposatzen du. María Bolaños da bere komisarioa, eta maiatzaren 16tik irailaren 27ra bisitatu ahal izango da.
-
Ospatu Museoen Eguna San Telmon
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta beste urte batzuetan bezala, San Telmok eguna bertan ospatzera gonbidatu nahi ditu bisitariak.
-
14.833 parte-hartzaile Giza Eskubideen 23. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era garatu da, erantzun bikainarekin publikoaren aldetik.
-
XII. JazzEñek zortzi talde ekarriko ditu 61. Jazzaldira
61 Jazzaldiaren baitan XII. JazzEñek Estatuko Jazzaren panoramika eskainiko du zortzi kontzerturekin, uztailaren 22tik 25era, Victoria Eugenia Antzokian
-
2026ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan 2026ko abuztuaren 7tik 17ra bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
-
Danborrada berrien izen-ematea 2027rako
2027. urtean danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 4tik 29ra arte izango da.
-
Altzako XIII. Naturaldia maiatzaren 14an hasiko da
Maiatzaren 14an hasiko da Altzako XIII. Naturaldia eta ekainaren 5a arte iraungo du. Tarte horretan bost jarduera izango dira, gehienak adin guztietako pertsonei zuzenduak. Jarduera eta tailer guztiak doakoak dira.
-
'Sucia' filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
-
Altzako XXVI. Bertso Aroa maiatzean
Bost saiok osatzen dute urtean zehar Altzan gauzatuko den XXVI. Bertso Aroa. Maiatzean egingo diren bi ekitaldi azpimarratu nahi ditugu bereziki.
