Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Argiaren itzala, erakusketa berria San Telmo Museoan
Gaurtik zabalik da San Telmo Museoak eta Argia dantza taldeak elkarlanean sortu duten Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia erakusketa; San Telmok, Argiak eta Ikerfolkek egin dituzte ekoizpen lanak eta Argiaren bilakaera du ardatz. Euskal dantzaren azken 60 urteetako bilakaera ulertzeko gakoak diren testuingurua, irudiak, doinuak eta jantziak biltzen ditu. Gaurtik ekainaren 21era ikusgai izango da museoko Laborategia aretoan, doako sarrerarekin.
-
Gipuzkoako Eskualde Etxeen eskutik hitzaldiak Okendon
Maiatzaren 5ean abiatuko da Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera antolatutako hitzaldi zikloa. Jarduera guztiak gazteleraz izango dira, Okendo Kultur Etxean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, maiatzeko astearteetan. Aurtengo gaiak migrazioa, Rafael Azcona, eguzki eklipseak eta Pay Gómez Chariño izango dira. Hitzaldiak streaming bidez jarraitzerik izango da.
-
'Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia' erakusketa zabalik
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 23tik 30era Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
-
'Hiru Mugak' erakusketaren aurkezpena Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Hiru Mugak erakusketa aurkeztu du. Erakusketaren komisarioak José Naranjo kazetaria eta Juan Luis Rod argazkilaria izan dira.
-
Egungo eztabaida handiak aztergai San Telmoko Erronkak ildoan
Erronkak ildoak gaur egungo erronka sozial, politiko eta kultural nagusien inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen programazioa aurkeztuko du datozen hilabeteetan San Telmo Museoan.
-
Hemen da 2026ko Dantza Hilabetea
XVIII. Dantza Kalean eta XXVIII. Kontxako Barandaren jarduerak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Donostian antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei eta maiatzaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Galarekin itxiko da.
-
Pantxoa eta Peiok jasoko dute 2026ko Adarra Saria
Pantxoa eta Peio bikote lapurtar aitzindariak eskuratuko du 2026ko Adarra Saria, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Ekainaren 21ean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak, asteazkenean, apirilak 22, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean Donostia Kulturako bazkideentzat eta ostegunean apirilak 23, osteguna, 11:30ean publiko orokorrarentzat.
-
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi ziklo berria maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da eta gainerakoak gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
-
Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean garatuko da
Palestinako historia, migrazioak eta errefuxiatuen egoera munduko hainbat lekutan, haurren osasuna, emakumeen zeregina erlijioetan, Afrikako haur soldaduak, mobilizazio sozialen indarra eta ehungintzaren industriako prekarizazioa izango dira gaietako batzuk zinemaldiko filmetan eta solasaldietan.
-
'Itxaropenera behartuta' erakusketa zabalik Victoria Eugenia Antzokian
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Itxaropenera behartuta inauguratu du, Sudani buruzko esperientzia murgiltzailea, munduko krisi humanitario handienaz ohartarazteko. Gaur hiru urte beteko dira Sudanen gerra hasi zenetik, zibilen aurkako indarkeria bortitza, zigorgabetasunak, osasun-sistemaren kontrako erasoak eta funtsezko zerbitzuen kolapsoak markaturik.
-
Mikel Escobales, Artea abian programako hurrengo artista
Mikel Escobales da 2026an Artea abian programan parte hartuko duen artista. Zazpigarren ediziora iritsi den ekimen honek Kutxa Fundaziotik eta San Telmo Museotik laguntza eta babesa eskaini nahi die beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan oraindik ere beren lanaren aurkezpen monografiko bati aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei.
-
Literaktum Topaketak: David Foenkinos apirilaren 22an Okendon
David Foenkinos idazle frantziarra izango da 2026eko lehenengo Literaktum Topaketan gonbidatu. Ekitaldia apirilaren 22an izango da, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean. Foenkinosek Olga Grande kazetaria izango du solaskide. Gonbidapenak bezperako 16:00etatik aurrera egongo dira eskuragai.
-
Liburutegi Nagusia apirilean: zahartzaroa literaturan
Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko aretoan, zahartzaroa gaia duten hiru jarduera literario egongo dira apirilaren 14an (Esker onak, Delphine de Vigan), 21ean (Egunaren adinak. Zahartzaroa hizpide, Mariasun Landa) eta 28an (Olor a hormiga, Júlia Perórekin solasean). Saio guztiak 19:00etan izango dira; lehenengo biak euskaraz eta azkena gazteleraz.
-
“Amazoniak. Antzinako etorkizuna” erakusketaren azken asteak San Telmon
Azken hilabeteetan museoko ardatz izan den erakusketak ia 20.000 bisita jaso ditu eta apirilaren 12ra arte egongo da oraindik bisitatzeko aukera. Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dion erakusketa hau Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak -CCCB-rekin elkarlanean antolatua da eta Claudi Carreras da komisarioa.
-
Asun Balzola Elorzari buruzko liburuaren aurkezpena
Gaur, martxoak 30, aurkeztu da Asun Balzola Elorza: koloreekin pentsatzen zuen neskatoa izeneko albuma. Ekimen honen bidez, Asun Balzola Elorza ilustratzaile eta idazle handiari omenaldia egin nahi zaio bai eta bere lana haur berriei ezagutarazi ere.
