Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Imanol Uribek jasoko du 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Imanol Uribe zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostegunean, apirilak 30, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
-
Murillok eta Safronkinek hiriari eman dizkiote dohaintzan dantza-oinetakoak
Iker Murillo eta Vitali Safronkine dantzarien azken agurreko dantza-oinetakoak, hemendik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko foyerrean egongo dira ikusgai. Hiriko alkate Jon Insaustik jaso du dohaintza antzokian, apirilaren 29an mundu osoan ospatzen den Dantzaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan.
-
Friki Harrotasunaren hilabetea Egiako Liburutegian
Mahai-jokoak, rol-jokoak, munduko kasete birbobinatze txapelketa, friki zozketa... Egiako Liburutegian Friki Harrotasunaren hilabetea ospatuko da maiatzean zehar eta programa berezia antolatu dute lau ekintza nagusirekin.
-
XXXV. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 7tik 24ra
Poltsiko Antzerkia Jaialdia antolatu dute kultur etxeek 2026ko maiatzaren 7tik 24ra. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
-
Apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Crystal Pite koreografo kanadiarra da aurtengo mezuaren egilea.
-
Ainara LeGardon, Museo Bikoitzako hurrengo artista
Ainara LeGardon da San Telmo Museoaren Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua, Traktora Koop. E.-ko Usue Arrietak eta Ainara Elgoibarrek hala hautatuta.
-
Iker Laurobak emango dio hasiera Lagunekin Kantari zikloari
Lau hitzordu izango ditu aurten Lagunekin Kantarik Intxaurrondon: maiatzaren 11n (Iker Lauroba), 18an (Kattalin Indaburu + Filip Albor), 25ean (Etxekoekin kantari) eta 29an (Kantujira).
-
Ibiltariaren XXXII. Asteak Felix Etxeberria omenduko du
Munduari begira jarri eta bidaiarien esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du Intxaurrondoko Ibiltariaren 32. Asteak maiatzaren 4tik 7ra. Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, lau ekitaldi eta erakusketa bat izango dira Intxaurrondo Kultur Etxean. Lehenengo jarduera Felix Etxeberriaren omenezkoa izango da, duela gutxi hildako astearen bultzatzaile nagusia. 19:00etan hasita, sarrera librea izango dute guztiek, edukiera bete arte.
-
Argiaren itzala, erakusketa berria San Telmo Museoan
Gaurtik zabalik da San Telmo Museoak eta Argia dantza taldeak elkarlanean sortu duten Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia erakusketa; San Telmok, Argiak eta Ikerfolkek egin dituzte ekoizpen lanak eta Argiaren bilakaera du ardatz. Euskal dantzaren azken 60 urteetako bilakaera ulertzeko gakoak diren testuingurua, irudiak, doinuak eta jantziak biltzen ditu. Gaurtik ekainaren 21era ikusgai izango da museoko Laborategia aretoan, doako sarrerarekin.
-
Gipuzkoako Eskualde Etxeen eskutik hitzaldiak Okendon
Maiatzaren 5ean abiatuko da Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera antolatutako hitzaldi zikloa. Jarduera guztiak gazteleraz izango dira, Okendo Kultur Etxean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, maiatzeko astearteetan. Aurtengo gaiak migrazioa, Rafael Azcona, eguzki eklipseak eta Pay Gómez Chariño izango dira. Hitzaldiak streaming bidez jarraitzerik izango da.
-
'Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia' erakusketa zabalik
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 22. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 23tik 30era Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
-
'Hiru Mugak' erakusketaren aurkezpena Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Hiru Mugak erakusketa aurkeztu du. Erakusketaren komisarioak José Naranjo kazetaria eta Juan Luis Rod argazkilaria izan dira.
-
Egungo eztabaida handiak aztergai San Telmoko Erronkak ildoan
Erronkak ildoak gaur egungo erronka sozial, politiko eta kultural nagusien inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen programazioa aurkeztuko du datozen hilabeteetan San Telmo Museoan.
-
Hemen da 2026ko Dantza Hilabetea
XVIII. Dantza Kalean eta XXVIII. Kontxako Barandaren jarduerak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Donostian antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei eta maiatzaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Galarekin itxiko da.
-
Pantxoa eta Peiok jasoko dute 2026ko Adarra Saria
Pantxoa eta Peio bikote lapurtar aitzindariak eskuratuko du 2026ko Adarra Saria, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Ekainaren 21ean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak, asteazkenean, apirilak 22, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean Donostia Kulturako bazkideentzat eta ostegunean apirilak 23, osteguna, 11:30ean publiko orokorrarentzat.
