Web mapa
Hizkuntzak

Tradizioa eta garaikidetasuna ongien uztartzeagatik Sandra Hermosa Morgado saritu dute HAU. Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren bederatzigarren edizioan. Kriseilua izan da edizio honetan aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako 8 proiektuak; tartean, irabazlea.

HAU lehiaketako saridunak eta antolatzaileak san telmo museoan
Iker Azurmendi

Aurten bederatzigarrenez antolatu dute HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak. Aranzadi Zientzia ElkarteaMondragon UnibertsitateaEIDE eta B.Lux enpresa izan dira laguntzaileak.

Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Batetik, deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.

Deialdi honetan kriseiluak berraztertzea proposatu da eta 47 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan. SANDRA HERMOSA MORGADO-k sortutako HALO proposamena izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jaso du atzo arratsaldeko sari-banaketa ekitaldian. Gainera, gaurtik, ekainak 12, irailaren 27ra arte, museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai. Hau izan da epaimahaiaren balorazioa:

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmenduak izango dira ikusgai:

  • Proiektu finalista izan dena: HARRERA, Marco Tiberghien Presa
  • Aipamen berezia jaso duena: ERROTZE, Markel Peñas Gallo, Carlota Rodríguez-Marín
  • Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, kriseilu berriak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: SUTONDOAN, Eneko Fernández Lozano / NAÖ BILDUMA, Iker Martin Leizaola Arregui / BERTA, Inés Bayo Rodríguez / HIRUBI, Lourdes Márquez Quesada eta ARKEIA, Valeria Benito Bardeci, Yone Varo Peciña, Uxue Ordeñana Bikandi.