Web mapa
Hizkuntzak

Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan. Maiatzean izan ohi da.

 Poltsiko Antzerkia 2026, Eskailerapekoa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena
Poltsiko Antzerkia 2026, Eskailerapekoa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena

Umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei antzerkia hurbiltzea du xede. Lehenengo jaialdia 1991n egin zen.

Poltsiko Sorkuntza Saria

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. Sorkuntza Saria deialdian proiektuak aurkezteko epea 2026ko irailaren 13an amaitu da, proiektu irabazleak urriaren 29an ezagutaraziko dira. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatzeko konpromisoa hartuko dute (4 emanaldi bakoitzak). Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.500 euro. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

Poltsiko Sorkuntza Saria Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko sortu zuten Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak 2011n. Kulturaren balio katearen (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) ibilbide guztia jorratzea ere bada deialdiaren helburua. Horretarako, koprodukzioa bultzatuko da. Urte hauetan guztietan 100dik gora lan aurkeztu dituzte euskal sortzaileek.

Poltsiko Sorkuntzako lan irabazleak

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Bete ingoiau' antzezlana

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Bete ingoiau' antzezlana.

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Las Fellini' antzezlana

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Las Fellini' antzezlana.

Poltsiko Antzerkiko aurreko edizioak