Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak urtero kultur jardueren inguruko lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu Kultur Etxerik ez duten Donostiako auzoetako elkarteekin

Añorga

Añorga Kultur eta Kirol Elkartearekin egindako hitzarmenaren bidez, Donostia Kulturak auzoan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen du: kontzertuak, Gabonetako jarduerak, erraldoi eta buruhandien topaketa, erromeria, bertsolariak, “Añorga” aldizkariaren argitalpena, etab.

Halaber, Lugaritz Kultur Etxeak hainbat jardueretan parte hartzen du, poltsiko antzerkian esaterako.

Igeldo

Igeldoko Herri Kontseiluarekin dagoen hitzarmenari esker, Donostia Kulturak auzoan egiten diren kultur jarduerak laguntzen ditu: ikastaroak, San Isidro eguna, Inauteri Festa, literatur lehiaketa, etab.

Halaber, Lugaritz Kultur Etxeak hainbat jardueretan parte hartzen du, poltsiko antzerkian esaterako.

Amara

Mundo Nuevo eta Amarabai elkarteekin dagoen hitzarmenari esker, Donostia Kulturak auzoan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen du.

Halaber, Ernest Lluch Kultur Etxeak hainbat jardueretan parte hartzen du, poltsiko antzerkian esaterako.

Bidebieta

Larrotxene Kultur Etxeak Bidebietan parte hartzen du, auzoko Gaztelekuaren, Haurtxokoaren eta Kontadores Gazte Zentroaren bidez. Honako jarduera hauek daude: ipuin kontalaria, antzerkia kalean auzoko jaietan, gazteentzako antzerkia...