Web mapa
Hizkuntzak

Ballet T egitasmoa 2007an abiatu zuten Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko kultur lankidetza eta lan koreografikoa sustatzeko eta dantza arloko formazioan eta publiko berrien bilaketan eragiteko.

 Ballet-T 2018 - "Deambulación" Malandain Ballet Biarritz taldearekin.
Ballet-T 2018 - "Deambulación" Malandain Ballet Biarritz taldearekin.

Egitasmoak Victoria Eugenia Antzokian du egoitza eta honako helburuak ditu: kultura koreografikoak sustatzea ahalik eta pertsona gehienei iritsiko zaien amankomuneko proiektu artistikoa sortuz; artisten eta ikusleen arteko elkarrizketa bultzatzea; Donostia eta Biarritzen arteko amankomuneko errepertorio berria sortzea; eta mugaz harandiko lurraldean kokatutako kultur egituren arteko lankidetza.