Hizkuntzak
Enplegua eta praktikak
Enplegua
Donostiako Udalaren webgunean argitaratzen dira Donostia Kulturaren lan-eskaintzak, baita edozein lan-eskaintzan berritzen diren agiriak ere.
Lan eskaintzen oinarri orokorrak
Urtekako lan eskaintzen iragarkiak
Azken urteetako lan eskaintzen iragarkiak:
Izen-emate epean dauden lan eskaintzak
Musika sailaren zuzendari teknikoa eta Jazzaldiko zuzendaria posturako lan eskaintza publikoan izena emateko epea martxan da uztailaren 10era arte.
Liburuzain posturako lan eskaintza publikoan izena emateko epea martxan da uztailaren 9ra arte.
Indarrean dagoen legeriaren arabera, arlo publikoko lanpostuetara sarbidea pertsonal-hautaketarako deialdi publikoen bidez egin daiteke soilik; hau da, oposizio edota lehiaketa bidez. Oposizio-lehiaketa hauetarako betebehar eta epeak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragartzen dira, gure kasuan. Deialdi hauek gure webgunean (www.donostiakultura.eus) eta udalarenean (www.donostia.eus) ere iragartzen dira.
Salbuespenez, gerta daiteke behin-behineko kontratazioak egiteko edo lan-poltsak sortzeko deialdiak egitea. Deialdi hauek aipatutako web orrietan argitaratzen dira.
Premiazko beharrak sortzen direnean, enplegu zerbitzuen bidez lan eskaintza deialdiak egiteko aukera badago, dagokion hautapen-prozesuaren ondoren, kontratazioa eginez.
Gauzak horrela, udal administrazioko Enpresa Erakunde Publikoa izanik, Donostia Kulturak ezin du zuzenean langile-kontrataziorik egin.
Praktikak
Donostia Kultura Erakunde Publikoan ikasketa edo prestakuntza amaierako praktikak egin daitezke. Praktika horiek unibertsitate eta hezkuntza zentroekin elkarlanean kudeatzen dira.
Edozein kontsulta edo zalantza izanez gero, bidali e-maila:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
