Hizkuntzak
Deskontuak eta eskaintzak
Donostia Kulturako bazkideentzat % 10eko deskontua Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietan.
Deskontuak
Donostia Kulturako bazkideentzat
Deskontua ikuskizuneko bi sarreratan egingo da.
- Webgunean saioa hasi behar da (ez baduzu pasahitzik erregistratu egin beharko duzu) , eta erosketa egiteko unean baieztatu bazkide tarifa hautatu duzula.
- Leihatilan: DK bazkide txartela bertan erakutsiz.
Beste kolektibo batzuentzat
- Donostia Kulturako bazkideen deskontu bera izango dute langabetuek, 30 urtetik beherako gazteek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorako pertsonek.
- Deskontua bakarrik leihatilan egingo zaie eta sarrera bakar batean.
- Mugikortasun urriko pertsonek deskontu bereziak izango dituzte, ikuskizunaren eta egoitzaren arabera. Pertsona horrekin doan lagunari ere aplikatuko zaio deskontua.
- Deskontuak ez dira bateragarriak.
Taldeentzat
Taldeei egiten zaizkien deskontuen inguruko informazioa jasotzeko:
Ordu gaztea
30 urtetik beherakoa bazara, sarrerak 3 eurotan lor ditzakezu Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean, ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
Baldintzak:
- Soilik leihatilan eta kasuan kasu erabakiko da salgai jarri edo ez, eskuragarri dauden sarreren arabera.
- 30 urtez azpikoentzat.
- Sarreraren prezioa: 3 euro.
- Pertsona bakoitzeko sarrera bat.
- Hiru arte diziplina: antzerkia, musika eta dantza.
- Emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago.
- Gehienez ere 20 sarrera salduko dira emanaldi bakoitzeko. Udako denboraldian 12.
- Haur ikuskizunak ez dira kanpaina honetan sartzen
Abonamenduak
-
Gure Ahotsak: eskaintza berezia Bost kontzertu
abe. 11 - mar. 7
-
Kursaal Auditorioa Abonamendua 6 kontzertu
uzt. 22 - uzt. 27
-
Victoria Eugenia Antzokia Abonamendua 5 saio (9 kontzertu)
uzt. 23 - uzt. 27
-
Škoda San Telmo Museoa Abonamendua 5 kontzertu
uzt. 23 - uzt. 27
-
Trinitate Plaza Abonamendua 4 sesio bikoitz (8 kontzertu)
uzt. 24 - uzt. 27