Web mapa
Hizkuntzak

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta hedatzeko xedez, 2000. urtetik urtero ematen dute sari hau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak.

Donostia Antzerki Sariaren irudia
Donostia Antzerki Sariaren irudia

Aurreko urtean Donostiako agertokietan antzeztutako euskarazko lan onenari ematen zaio.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da.

Saria

Saria

  • 12.000 euro eta euskal artista batek sortutako artelana.

Sarian parte hartzeko baldintzak

  • Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea.
  • Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira kontuan hartuko).
  • Talde/konpainia profesionalek eskainitako ikuskizuna izatea.
  • Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea.
  • Aretoetarako ikuskizuna izatea (kalekoa ez).

XXVII. Donostia Antzerki Saria

XXVII. Sarirako 2026an Donostian antzeztutako euskarazko antzezlanik onena aukeratzeko prozesua martxan da jada urtarriletik, izan ere, epaimahaikideak jada hasi dira antzezlanak ikusten. Hauxek dira saria jasotzeko lehiatuko diren ikuskizunak (udaberrira artekoak).

XXVII. Sarirako epaimahaikideak

Abenduaren 12tik 19ra bitartean, zabalik izan da XXVII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea, eta jada zozketa egin da, eta hautatu dira epamahaian parte hartuko duten 3 herritarrak.

'Antigone edo ezetzaren beharra'; XXII. Donostia Antzerki Saria.

Antigone edo ezetzaren beharra; XXII. Donostia Antzerki Saria.

'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi'; XXIII. Donostia Antzerki Saria.

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi; XXIII. Donostia Antzerki Saria.

Aurreko edizioak