Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

ots. 2 - ots. 4 2023 • 02, 04: 19:30 / 03: 19:30 + 21:30

San Telmo Museoa

17 €

Hizkuntza: euskara

Sexberdinak laneko kartela Agortuta

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta. 

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta. Interpreteak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta. Gune eszenikoa: Fernando Bernués. Argiztapena: Xabier Lozano. Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpena: Paola Eguibar, Nagore Plazaola. Banaketa: Portal 71
 

Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...