Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra Saria sortu zuen 2014an euskal musikako artista edo talde baten ibilbidea eta lana aitortzeko.

Pantxoa eta Peio 2026ko Adarra Sariarekin
Pantxoa eta Peio 2026ko Adarra Sariarekin ©Jon Urbe-Foku

Adarra Saria Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuten, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista edo talde bati, urtero, omen egiteko. Orain arte 13 Adarra Sari banatu dira. Mikel Laboak, Ruper Ordorikak, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak, Anarik, Berri Txarrak taldeak, Kepa Junkerak, Amaia Zubiriak, Joseba Tapiak, Zea Mays taldeak, Errobi taldeak, Antton Valverdek eta Pantxoa eta Peiok jaso dute Adarra Saria.

Saria

Saria Marijose Recalde artista nafarrak (Iruñea, 1964) egindako eskultura bat da. Garaikurrak adar bat du, musikaren jatorria iradoki nahian, adarrak naturarekin eta jatorrizkoarekin duen zerikusia dela medio.

Obra brontzezkoa da, zenbait koloretako patinan bilduta, osagaiak bereizteko eta musikaren dardara, indarra, alaitasuna eta kitzikapena nabarmentzeko.

Adarra Saria, prototipo de Marijose Recalde

Sariaren izena

Sariaren izenak haizezko tresna zaharrari egiten dio erreferentzia, giza espezieak musika egiteko erabili zuen lehenengo instrumentuetako bati, alegia; baina, hostoei eusten dien zuhaitz-adarra ere gogorarazten du, berorren sustraiak lurrean hondoratzen baitira, eta lur horretatik jaiotzen dira kulturak, musika-tradizioa musikarien ekarpenei esker transmititzen eta aberasten den bezalaxe.

Anari, Adarra Saria 2018 (Argazkia: Foku).

Anari, Adarra Saria 2018 (Argazkia: Foku).

Fermin Muguruza, Adarra Saria 2017 (Argazkia: Foku).

Fermin Muguruza, Adarra Saria 2017 (Argazkia: Foku).

Sarituak