Hizkuntzak
Sexberdinak Tanttaka Teatroa
Oharra
Gonbidapenak martxoaren 25ean egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.
Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztuko da.
Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia ditu protagonista antzezlan honek. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, hainbat beldur, amets eta ilusio ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Informazio gehiago: Sexberdinak. Tanttaka Teatroa / 2024ko Munduko Antzerki Eguneko Mezua: Jon Fosse.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Asesinato en el Orient Express (Agatha Christie) Juanjo Artero, Daniel González, Helena Font
abu 19 - abu 23
Antzerkia
