Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

10€

Hizkuntza: euskara
60 minutu

postdatarik gabeko gutunak antzerkiaren irudia

Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.

Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak.

Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.

Zuzendaria: Getari Etxegarai. Egilea: Kepa Errasti. Gutunak: Iñigo Legorburu. Aktoreak: Nerea Ariznabarreta, Kepa Errasti. Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal. Argiztapen diseinua: David Alkorta. Teknikaria: Beñat Gorroño. Eszenografia: Alberto Huici, Fernando Pérez Fernández. Kartelaren egilea: Adrián Hernández. Banaketa eta produkzioa: Xake Produkzioak.

Informazio gehiago: Xake produkzioak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...