Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

26 € / 20 €

Hizkuntza: euskara

Promozioko irudi bat

Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren.

Behin eta berriro antzeztu den komedia honek, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamikak sortu eta, lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez.

Egilea: Eve Ensler. Itzulpena: Inma Infiesta. Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi. Zuzendari laguntzailea: Martin Agirre. Interpreteak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain. Eszenografia: La revoltosa. Jantziak: Jokin Ayerregaray. Atrezzoa: Josune Arregi. Argiztapena: Julen Zaballa. Teknikoa: Alfredo Medina Lirio. Argazkiak: Manix Diaz de Rada. Kartela: Asier Sancho. Ekoizle burua: Xabier Agirre. Inprenta: Sancho Senosiain. Online printers: Xabier Agirre. Bulegoa: Gema Etxeberria, Eneritz Saralegi. Aholkularitza juridikoa: Hator. Banaketa eta ekoizpena: Txalo Produkzioak

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...