Hizkuntzak
San Telmok 'Baltzune' eta 'P-0003687' aurkeztu ditu Museo bikoitza programako edizio berrian
San Telmo Museoak Usue Arrieta Otaolaren Baltzune eta Ainara Elgoibarren P-003687 obrak aurkezten ditu, 2026ko ekainaren 11tik aurrera urtebetez museoko dorreoian eta elizan ikusgai izango direnak Museo Bikoitza programaren barruan.
Programaren planteamenduari jarraiki Maddi Barber artistak ondorengo parte hartzaile gisa aukeratu zuen Tractora kooperatiba. Honen kide diren Usue Arrieta Otaola eta Ainara Elgoibar artistek bere lan prozesua San Telmo Museoaren agiritegia eta bildumak aztertzen hasi zuten, eta abiapuntua bera izan bazen ere, bakoitzak bere lana garatu du.
Elgoibarren P-003687k museoaren fundatzaileen eskultura identifikatzen du museoaren bilduman (hori da piezaren inbentarioko zenbakia) eta bere interesa multzoko bi piezak bereizten dituen mozketan kokatzen da. Pitzadura edo hutsune horren molde positibatua sortu du artistak brontze urtuan, eta elizan izango da ikusgai, jatorrian eskultura multzo hau zegoen tokian. Pitzadura edo hutsune horren molde positibatua sortu du artistak brontze urtuan, eta elizan izango da ikusgai, jatorrian eskultura multzo hau zegoen tokian.
Baltzunen Arrietak gizarte zibileko pertsonek eta erakundeek museoaren sorreran izan zuten rol kardinala arakatu du. Bere lanak 1917an museoko zuzendariari bidalitako gutun batzuk hartzen ditu abiapuntutzat. Horiek balio izan diote soinuaren bidez, antropologiaren garapen diziplinarraren eta Euskal Herriko sorkuntza artistikoaren arteko lotura estua esploratzeko. Sortu duen soinu-instalazioak hitz horiek eta beste hainbat hitz, esaldi eta ahots entzuteko aukera emango digu magnetofono baten bitartez.
Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian, Ibon Aranberrirekin. Ondorengo edizioetan Erlea Manerosek, Jose Mari Zabalak, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkumek, Hinrich Sachsek eta Maddi Barberrek parte hartu dute. Orain, Tractora kooperatibako Usue Arrieta Otaolak eta Ainara Elgoibarrek zazpigarren edizioan egindako urtebeteko lanaren emaitza aurkeztu dugu, eta lekukoa jaso berri du Ainara LeGardon artistak.
