Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Kriseilua da HAU diseinu lehiaketaren aurtengo langaia
HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren bederatzigarren edizioko deialdia zabaldu dute gaur San Telmo Museoak eta Bitamine Faktoriak. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea da eta edizio honetan kriseilua izango da diseinuetan landu beharreko tresna. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.
-
Argitaratua 'Billy Wilder. Anatomía de un genio' liburua
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute: Billy Wilder. Anatomía de un genio liburua, Luis Alegrek koordinatua, Colección Nosferatu-ko 22. zenbakia.
-
Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia
Larrotxene Bideoren eskutik, 8-12 urte bitartekoei zuzendutako Harrobideo Laborategia jarriko da martxan urtarrilean. Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik. Lehenengo saioa urtarrilaren 17an izango da: Zer da zinema? (I). Gure zinemagile-begirada.
-
Publikoak hautatuko ditu 61. Jazzaldian parte hartuko duten 10 Tokiko Taldeak
15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak aukeratzeko.
-
Aiko Taldeak mintegi ziklo bat antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko
Aiko Taldeak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena dela eta, urtarriletik maiatzera bitartean Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan emango dena.
-
2025eko Santo Tomas Feriako lehiaketen emaitzak
Gaur goizean, 2025eko San Tomas Feria dela eta, eta ohi bezala, hainbat lehiaketa egin dira gure hirian (lur gaien lehiaketa, Donostialdeko ezti lehiaketa, txorimalo lehiaketa, Euskal Herriko XXIX. txistor lehiaketa, etab), eta horien emaitzak hemen kontsulta daitezke:
-
'Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria?', lau dokumental Ernest Lluchen
Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria? Manteo Bizirik elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, sustatutako zinema eta dokumentalen ziklo berri baten lehen edizioa da. Zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da osorik, urtarrila eta otsaila bitartean.
-
'Donostia / San Sebastián, postalez postal' liburuaren aurkezpena
Gráficas Michelenak Donostia / San Sebastián, postalez postal - postal (1902-1930) liburua aurkeztu du gaur, abenduak 17. Lan hau Luis Pepe Stinusen bildumako aukeraketa bat da eta Donostia Kulturaren babesa jaso du argitaratua izateko.
-
XXXII. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, abenduak 17, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak ostiralean, abenduak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera. Gainera, Donostia Kulturako bazkideei 24 orduko aurresalmenta eskainiko zaie, bihar, abenduak 18, 11:30etatik aurrera. XXXII. dFERIA martxoaren 14tik 18ra bitartean egingo da eta LEGATUA izango du lelo.
-
2025eko Santo Tomas Feria aurkeztu da
Gaur goizean, datorren abenduaren 21ean, igandea, ospatuko den 2025eko Santo Tomas Feria dela-eta gure hirian izango diren jarduerak aurkeztu dira Donostiako Udaletxeko prentsa aretoan.
-
2026rako programazioa aurkeztu du San Telmo Museoak
Gaur 2026erako erakusketak eta jarduera ildo nagusiak aurkeztu ditu San Telmo Museoak, gure ondarea ezagutaraztera eta egungo gaiez hausnartzera bideratuak.
-
61 Jazzaldiak ordainpeko programazioa aurkeztu du
2026aren uztailaren 22tik 26ra Donostian garatuko den Jazzaldiaren 61. edizioak bere ordainpeko programazioa aurkeztu du
-
José Luis Lanzagorta da Donostiako 61 Jazzaldiko kartelaren egilea
2026ko uztailaren 22tik 26ra Donostian garatuko den Jazzaldiaren 61. edizioak José Luis Lanzagortak egindako kartela aurkeztu du
-
Mikel Aiertza Etxabe irabazle XI. Hamaika entzuteko! lehiaketan
Mikel Aiertza Etxabek irabazi du Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! XI. Irrati-piezen lehiaketa eta Guillermo Zaragoza Andrés eta Joan Quintanilla Latorrerentzat izan da 2. saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira datorren ostegunean, abenduak 18. Lotura honetan egongo dira entzungai ondoren.
-
2025eko gabonetako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
