Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Noviembre Fantasmak sei urte betetzen ditu jarduera berriekin generoaren mugak esploratzen
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancinek, TerrorMolinsek eta Isla Calaverak eduki argitaragabeak estreinatzen dituzte eta doan ikusi ahal izango dira azarotik aurrera kanalean.
-
Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren liburua Katalina Erausori buruzkoa
Donostia Kulturak Catalina de Erauso: Pasioa eta loria - Pasión y gloria liburua aurkeztu du gaur goizean prentsaurrean. Testuak Álvaro Bermejo idazle donostiarrak idatzi ditu eta argazkiak Joseba Urretabizkaiarenak dira. Edizio elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta Xibarit argitaletxeak kaleratu du. Donostia Kulturaren babesa du.
-
Beldurrezko Zinemaren 36. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra
Urriaren 31n, ostirala, Gaua (2025) euskal ekoizpenak, Paul Urkijo Alijok zuzenduak, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea inauguratuko du Kursaalen. Johannes Robertsen Primate (2025) film estatubatuarrak itxiko du Antzoki Zaharrean azaroaren 7an.
-
Abesbatzen Astea urriaren 24tik 30era
Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Ukraina, Letonia, Alemania eta Suediako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
-
Interakzio soziala hizpide Liburutegien Egunean
Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Medialab Tabakalerak, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak eta Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak elkarlanean Interakzio soziala, osasun iturri izeneko programa antolatu dute. Jardunaldi profesionala Victoria Eugenia Cluben garatuko da eta hitzaldiak eta gogoetak izango dira aurtengo gaiaren inguruan.
-
'Animedon. Donostiako Anime Topaketa´ren bigarren edizioa
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon. Donostiako Anime Topaketa sailaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditu urriaren 31tik azaroaren 8ra bitartean japoniar animazioaren zaleentzat.
-
Juan José Millás, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano eta Laura Chivite Literaktum jaialdian
Azaroaren 10etik 23ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean izango du lerro nagusi. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Juan José Millás, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano eta Laura Chivite.
-
V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
V. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 27tik azaroaren 11ra egongo da zabalik.
-
Arkitektura ardatz duten jarduerak San Telmo Museoan
Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak bosgarren edizioa du aurtengoa eta azken urteetan ohikoa izan den bezala, edizio honetako programazioan ere parte hartuko du San Telmo Museoak, aurten nagusiki Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin lankidetzan.
-
'Landa arrazionalismoa' argazki erakusketa, San Telmo Museoan
San Telmo Museoak Landa arrazionalismoa erakusketa aurkeztu du 1945 eta 1970 bitartean Estatuan sortutako kolonizazio herrietan José Manuel Juan Sotok egindako argazki aukeraketa bat biltzen duena. Iñaki Bergerak egin ditu erakusketaren komisario lanak eta 2025eko urriaren 10etik azaroaren 23ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoko Laborategia aretoan, doako sarrerarekin.
-
Mural’Hitz Euskal Street Art Festibala jaio da
Miarritze eta Donostiaren artean egingo da Mural’Hitz mugaz gaindiko jaialdia, urriaren 15etik 19ra. Hiri arteak eta euskara ezagutarazi eta sustatzea helburu ditu jaialdiak, askotariko publikoetara zuzendutako egitarau artistiko, parte-hartzaile eta ludikoa eskainita.
-
San Telmoren hainbat obra munduko beste museotan ikusgai
San Telmo Museoak bere bildumakoak diren hainbat artelan beste museotara mailegatu ditu azken asteotan. Arte historikoko aretoan erakusgai egon ohi diren koadro hauek, hortaz, estatuko zein nazioarteko beste erakusketetan daude une honetan ikusgai.
-
“Klasikoak, modernoak eta bitxiak” Nosferatu zikloari urrian helduko zaio berriro
Urriaren 8an jarraituko du Tabakaleran, Nosferatu programazioaren barruan, Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloak. Hirugarren hiruhileko honetako lehen filma Salaam Bombay! (1988) izango da, Mira Nair zinemagile indiarrak zuzendua.
-
Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte
Donostia Kulturako 2025-2026 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
"Hamaika entzuteko!" XI. Irrati-piezen lehiaketarako izen ematea zabalik
Abian da irrati-piezen sorkuntza bultzatzeko XI. lehiaketa eta azaroaren 19a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
