Hizkuntzak
Mural’Hitz Euskal Street Art Festibala jaio da
Miarritze eta Donostiaren artean egingo da Mural’Hitz mugaz gaindiko jaialdia, urriaren 15etik 19ra. Hiri arteak eta euskara ezagutarazi eta sustatzea helburu ditu jaialdiak, askotariko publikoetara zuzendutako egitarau artistiko, parte-hartzaile eta ludikoa eskainita.
Festibala bost egunetan zehar egingo da, urriaren 15etik 19ra, asteazkenetik igandera. Topaketak, emanaldi artistikoak, biztanleentzako tailerrak, sekuentzia didaktikoak eskoletan, bisita gidatuak Miarritzeko auzo ezberdinetan, mahainguruak, zinema proiekzioak eta kontzertuak egingo dira.
Euskal Herriko artisten eta hirien arteko zubiak eraikitzen dituen jaialdia
Mural’Hitz Donostia eta Miarritzen arteko elkarlanari esker sortu da, horrela, jaialdia txandaka antolatuko da, urtero bi hirietako batean. Lotura estuak dituzten bi hiri horien erdigunean kokatzea da helburua, beraz, mugaz gaindiko ardatza Mural’Hitz proiektuaren funtsean datza. Euskal lurraldean den adierazpen sortzaile libre eta konprometitua eskaintzen duen ekimena da, euskara erdigunera ekarrita.
2025ean Formato Norte Kolektiboko hainbat artistek hartuko dute parte jaialdian, Donostia Kulturak horrela proposatuta. 2026an Mural'Hitz Donostian izango da eta artistak Miarritzetik etorriko dira.
