Hizkuntzak
2025eko Santo Tomas Feria aurkeztu da
Gaur goizean, datorren abenduaren 21ean, igandea, ospatuko den 2025eko Santo Tomas Feria dela-eta gure hirian izango diren jarduerak aurkeztu dira Donostiako Udaletxeko prentsa aretoan.
Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, goizeko 10:00etatik gaueko 20:00etara jarduera-aukera zabala izango da gure hiriko kaleetan. Aurten 163 postu guztira jarriko dira. Bertan janari, eskulangintza eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira.
Informazio gehiago: Santo Tomas Feria (webguneko atala).
