Web mapa
Hizkuntzak

2026ko uztailaren 22tik 26ra Donostian garatuko den Jazzaldiaren 61. edizioak José Luis Lanzagortak egindako kartela aurkeztu du

José Luis Lanzagorta
©Juantxo Egaña

Diseinatzaile grafikoa, musikaria, Estudio Lanzagortaren sortzaile eta zuzendari kreatiboa. Diseinu grafikoko enpresa honek artearen eta kulturaren arloan lan egiten du batez ere.

Dituen bezeroetako batzuk: Artium, Donostia Kultura, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalera, San Telmo Museoa, Baionako Euskal Museoa, Kutxa Fundazioa, Donostia Zinemaldia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia, Warner Music, Get In Producciones…

Lanzagorta da Donostiako Jazzaldiaren kartela gehien sinatu duen pertsona, 13 ediziotan egin baitu lan hori.
Musikaren arloan, hamarkadatan zehar parte hartu du pop donostiarraren hainbat proiektutan: Orquesta Mondragón, Puskarra eta Amateur taldeen sortzaileetako bat izan zen, eta La Buena Vida eta Amor a Traición taldeetako kide ere.

61 JAZZALDIA KARTELA: Suite Instrumental

“Jazz” kontzeptua ahalik eta baliabide grafiko gutxienekin transmititzeko erronkari erantzuten dio kartelak, Suite Instrumental izenburua duenak.

Horretarako, José Luis Lanzagortak sei instrumenturen sintesi bisuala sortu du: saxoa, tuba, tronboia, tronpeta, pianoa eta bibrafonoa. Bakoitzari formaren arazketa-prozesu bat egin zaio, bere oinarrizko ezaugarrietara murriztu eta bere adierazpen minimora iritsi arte, abstrakzio eta geometria erradikaleko ariketa batean. Oinarrizko forma horietatik abiatuta, elementuak errepikatuz, erritmoaren kontzeptua transmititzen da.

Instrumentuak, eta Jazz musika bera, sinboloen sistema bihurtzen dira, piktogramaren hizkuntzatik hurbil: forma iradokitzaileak, unibertsalak eta ezaguterrazak.

Zorroztasun geometriko horrekin kontrastean, Lanzagortak kolore-paleta harmonikoa eta dinamikoa erabiltzen du erritmoa eta mugimendua gehitzeko.