Hizkuntzak
Jazarritako literaturei buruzko hitzaldi ziklo berria maiatzean
Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da eta gainerakoak gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
Ziklo hau laugarren urtez eskaintzen da, idazteagatik jazarriak diren edo izan direnak gogoratzeko.
Programa
Maiatzaren 7an, Else Lasker-Schüler: Estigiatik piano urdinera. Hizlaria: Eli Tolaretxipi, poeta, itzultzailea eta irakaslea.
Maiatzaren 14an, Ovidio en los márgenes del Imperio: la poética de la pérdida. Hizlaria: Maite Muñoz García de Iturrospe, EHUko Filologia Latinoko irakaslea 2026ko otsailera arte. Gaur egun, "RETHINKING – Repensando la Antigüedad Romana" proiektuaren eta "Relaciones políticas y categorías sociales en Grecia y Roma" (GIU 21/009) taldearen parte da.
Maiatzaren 21ean, Chaves Nogales, exiliado pero no vencido. Hizlaria: María Isabel Cintas Guillén, Sevillako Bécquer Institutuko Gaztelania eta Literatura Saileko katedraduna eta burua, erretiratua. Bere ikerketa nagusia Manuel Chaves Nogales kazetari sevillarraren bizitza eta obran oinarritzen da.
Maiatzaren 28an, La vida de la escritora Irène Némirovsky. Hizlaria: Mathilde Tremblais, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Departamentuko Frantses Filologiako irakaslea.
