Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko aretoan, zahartzaroa gaia duten hiru jarduera literario egongo dira apirilaren 14an (Esker onak, Delphine de Vigan), 21ean (Egunaren adinak. Zahartzaroa hizpide, Mariasun Landa) eta 28an (Olor a hormiga, Júlia Perórekin solasean). Saio guztiak 19:00etan izango dira; lehenengo biak euskaraz eta azkena gazteleraz.

Mariasun Landa
Argazkilaria: Natividad de la Puerta

Esker onak

Apirilaren 14an, Esker onak, Delphine de Vigan. Iñigo Aranbarrik gidatutako euskarazko solasaldia.

Nazioartean arrakasta handia lortu duen lan honi buruz arituko dira solaskideak. Zahartzaroan adiskidetasunaren, zaintzaren eta memoriaren inguruko hausnarketa sentikorra proposatzen du liburuak. Hizkuntzaren galerak, pertsonen arteko harremanak eta esker onari buruzko gaiak ere jorratzen dira testuan.

Egunaren adinak

Apirilaren 21ean, Egunaren adinak. Zahartzaroa hizpide, Mariasun Landaren hitzaldia euskaraz.

Idazleak Egunaren adinak testua oinarri hartuta zahartzaroari buruzko hitzaldia emango du. Liburua Denonartean argitaletxeko album ilustratua da, Maite Gurrutxagaren ilustrazioekin. Egunaren unearen arabera, adinaren pertzepzioa nola aldatzen den da liburuaren abiapuntua. Hortik aurrera, sortu den altxorra Landaren eta Gurrutxagaren lan onaren emaitza da. Saioan entzun ahal izango da Mariasun Landak gaiari buruz azken urteetan landu duen diskurtsoa. Liburuak salgai egongo dira aretoan.

Olor a hormiga

Apirilaren 28an, Olor a hormiga, Júlia Perórekin solasean. Ylenia Benitok gidatutako gaztelaniazko solasaldia, idazlearen parte-hartzearekin.

Bertaratuek egilearekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute. Júlia Perók aipatzen ez den errealitate bati heltzen dio: bakarrik eta bere egoerarekin haserre dagoen adineko jendearena. Istorio gogorra da, sentsibilitatez eta errealismoz landua.