Web mapa
Hizkuntzak

Ostegunean, azaroak 19, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 57 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (azaroaren 18ko 11:00etatik azaroaren 19ko 11:00etara) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan abenduaren 30 arte.

 Donostia Kulturaren 2027ko neguko programazioaren irudi bat

Ordainpeko 56 ikuskizun (19 antzezlan, 30 kontzertu, 5 dantza lan eta 12 haur ikuskizun) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, urtarriletik martxora bitartean. Horiez gain, XXXIII. dFERIA eta Gure Ahotsak Jaialdia izango dira 2027ko neguan. Bestalde, 2027ko apiriletik aurrera izango diren 5 kontzerturen eta antzezlan baten berri ere eman da.

Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura azaroaren 18ko 11:00etatik azaroaren 19ko 11:00etara.

Sarrerak ostegunean, azaroak 19, jarriko dira salgai 11:00etatik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Aurretik, Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (azaroaren 18ko 11:00etatik azaroaren 19ko 11:00etara) eta % 20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan abenduaren 30era arte:

Victoria Eugenia Antzokia: Metábasis (urtarrilak 30), Libres!!! (apirilak 2) eta Tindersticks (2027ko abenduak 2)

Antzoki Zaharra: On puskak (urtarrilak 26), Elkarrekin berriz (otsailak 11), Cantando bajo las balas (otsailak 26).

Deskontuez gain, Victoria Eugeniako dantza abonamendu bat izango da eskuragarri publiko orokorrarentzat, honako ikuskizun hauentzat: Led Silhouetteen Noces, María Pagés Compañíaren Bilbao Square eta Alberto Velascoren Sacresize.

Bestalde, apiriletik aurrera  izango diren bost kontzertu eta antzezlan bat iragarri dira: Teatro del Barrioren Libres!!!, Albert Pla, Ill Pekeño & Ergo Pro, Sex Museum, Depedro eta Tindersticks. Libres!!! eta Tindersticks ikuskizunetarako sarrerak % 20 merkeago eskuratu ahal izango dituzte Donostia Kulturako bazkideek abenduaren 30era arte.

Webgunean ez ezik beheko loturetako liburuxketan ere kontsulta dezakezu programazioa: