Hizkuntzak
Cantando bajo las balas Ane Gabarain
© Gorka Bravo
Oharra
% 20ko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat otsailaren 26ko funtzioan. Eskaintza abenduaren 30ean amaituko da.
Ane Gabarain eta Marc Severa aktoreek Cantando bajo las balas antzezlana eskainiko dute.
Ane Gabarainek bere ibilbideko lanik bikainetako bat egiten du. Millán Astray faxistari ematen dio bizia Luna Hienaren Cantando bajo las balas lanean.
Legioaren sortzaile Millán Astrayk, “Gora heriotza!” eta “Hil bedi adimena!” oihuen artean, bere bizitza kontatzen eta kantatzen digu: bere burua sakrifikatzen du, borroka bizian, bere patria gorri eta separatistetatik salbatzeko, Espainia hautsi nahi duten intelektual horiengandik babesteko. Baina 1936ko urriaren 12 hartan –Arrazaren Egunean, hain justu– errektore zaharra inguratu zitzaion, Unamuno madarikatu hura, Salamancako Unibertsitateko paraninfoan bazterrak izorratzera.
“Garaituko duzue baina ez duzue konbentzituko”, ez du ba esan agure zaharrak... Ezinezkoa irriz ez lehertzea halako kirtenkeria entzunda. Eta bere burua adimentsutzat du? ...Denborak esango du.
Zuzendaritza: Asier Andueza. Interpreteak: Ane Gabarain, Marc Servera. Zuzendari laguntzailea: Paul Alcaide. Musika, soinu-espazioa: Marc Servera. Argiztapenaren diseinua: David Bernués. Eszenografia: José Luis Raymond. Jantziak: Edurne Ibañez. Mugimenduaren zuzendaritza: Arturo Vargas. Ekoizpena, banaketa: Biktor Andueza. Ekoizpena: Luna Hiena Interacciones Culturales S.L.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Elkarrekin berriz Kepa Errasti, Kimetz Etxabe, Maite Larburu
Aurresalmenta
ots 11 - ots 12
Antzerkia
