Hizkuntzak
Stand Up Show Sergi Polo
Sergi Polok inglesez eskainiko du bere bakarrizketa, izan ere, Londreseko komedia eszenatik iritsiko da zuzenean Donostiara. Jatorriz Bartzelonakoa, Sergik izen bat hartu zuen Erresuma Batuan, eta areto esanguratsuetan aritu zen: LodresekoThe Comedy Store eta The Comedy Cellar New York-en. Horrela azaltzen dute ikuskizuna eta egilea: "Bere erritmo bizkorrak eta erreferentzia kulturalez beteriko umoreak, aitortza ekarri dio zirkuitu britainiar osoan. BBC New Comedy Award-eko finalista izan da eta Leicester Square New Comedian of the Year sarietan izendatua. West Yorkshire-eko Urteko Komediante izendatu dute. BBC One, BBC Radio 4, BBC Three eta TVE-n agertu da".
