Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Haur antzerkia Aurresalmenta

2027 urtarrilak 30 • 17:30

Victoria Eugenia Antzokia

12 € / 8 € / 5 €

Metábasis

Oharra

% 20ko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat. Eskaintza abenduaren 30ean amaituko da.

Cia LaEle art-en Metábasis (antzinako grekoko μετάβασις, “trantsizioa”) eraldaketa baten ibilbidea da. Aldatzen gaituzten une horietara eginiko bidaia bat da; badirudi oroimenak agerian uzten duela atzean uzten dugunaren eta irauten duenaren arteko bizikidetza delikatua. Metábasis ikuskizunak eraldatzearen edertasuna ospatzen du: izateari utzi gabe aldatzearena.

Zirkua eguneroko gorputz-mugimenduaren mugak lausotzeko tresna gisa baliatuz, eta Bauhaus mugimenduaren indar bisuala eta mugimendu-lengoaia erreferentziatzat hartuta, gorputzak askotariko objektuekin interakzioan sortzen dituen adierazpen-aukerak aztertzen ditu. Eszena-unibertso honetan kontrakoen arteko loturak, tentsioak eta dualtasunak azaleratzen dira: txikitasuna eta handitasuna, zurruntasuna eta malgutasuna, jostakizuna eta malenkonia, erreala eta fantastikoa…

Metábasis ikuskizunak trantsizio-espazio hori bizitzera gonbidatzen gaitu; lan horretan, kontrakoak elkartu egiten dira, oroimena eraldatu egiten da, eta aldaketa, berriz, irauteko modu bihurtzen da.

Egilea, interpretea, gune eszenikoaren diseinua: Eleni Anastasaki, Rosa Díaz (La Rous Teatro). Zuzendaritza, egokitzapena, bertsioa, off ahotsa: Rosa Díaz (La Rous Teatro). Koreografoa, zuzendari laguntzailea: Carlos López. Jatorrizko musika, musika zuzendaritza, soinu-gunearen diseinua: Orestes Benekas. Aholkularitza artistikoa, kanpo begirada: Carlos López, Javier Ariza. Argiztapen diseinua: Katia Moretti. Txotxongilo eta objektuen sorkuntza: Cristina Reyes. Jantzien diseinu eta gauzatzea: Rosa Solé Escudé. Argi-teknikaria: Katia Moretti. Argazkiak eta bideoa: Greg Panagopoulos. Banaketa: Cia LaEle art

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...