Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia Aurresalmenta

2027 urtarrilak 16 • 18:00

Larratxo K.E.

5 €

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Amama: irrifarreen ondarea

Eidabe konpainiak Amama: Irrifarreen Ondarea antzezlana horrela aurkezten du:"Antzezlan bat baino gehiago da; gure amonek oparitzen diguten jakituriari, pazientziari eta maitasunari egindako omenaldia da, gure oraina argitzen eta etorkizuna gidatzen duen irribarre-ondarea utziz. Amonen esperientziek eta jakituriak belaunaldi gazteenen bizitza aberastu dezaketela erakutsiko dugu.

Bizitzan beti zeozer bilatzen dugu, bai, beti zerbait bilatu nahi dugu, ez duzun hori, maite nahi duzun hori, amesten duzun hori… Gure protagonista xelebre eta zoro honek, Leak, bere lagunek dutena nahi du. Ez, ez da goxoki bat, ezta mugikor bat ere. Leak lagunek amamengandik jasotzen dituzten musuak eta bokata handiak nahi ditu. Amama bat nahi du. Amama maitagarria, berezia, sortzailea, dantzari eta majia egilea, ipuin kontalaria, eta batez ere, asko asko maiteko duen amama. Ez da gauza erraza.. ez horixe, baina Lea, gure protagonista, amama, amatxi, amona, abuela, yaya edo dena delakoa bilatzen salatuko da, han eta hemen, behin eta berriz, eta bai ala bai."

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...