Hizkuntzak
Atearen bestaldean Hika Teatroa
Atearen bestaldean da Hika Teatroaren haur ikuskizun partehartzailea, testurik gabea eta zuzeneko musikarekin.
Nork ez du etsipena sentitu hainbeste estimu duen pertsona horrek zure urtebetetzea ahaztu duenean?; edo ezusteko batengatik ezingo direla zure festara etorri esaten dizutenean?; edota eskolan inork gutxik bere festara gonbidatzen zaituenean? Urteak betetzea, gertaera berezi eta hunkigarria da.
Gure istorioko neska bakarrik dago, baina egoera horri aurre egin nahi dio. Ez du bakarrik egon nahi hain egun berezian, eta atea ireki, eta bila abiatzea erabakiko du. Familia eta lagun artean sentitzeko beharrak bultzatuta, bizi-bidaia batean murgilduko da, eta musika eta irudimenaren bidez, toki ezezagunetaraino iritsi. Bizitzaz eta zirraraz betetako hainbat tokietara iritsiko da, eta hala, ikusleak, poesiaz beteriko abentura horren protagonista bihurtuko dira.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga. Aktorea: Sandra Fernandez Aguirre. Zuzeneko musika eta konposizioa: Unai Celaya. Argiztapena: Xabier Lozano. Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga. Jantziak: Xabier Mujika. Promozio bideoak: Ugaitz Albisu. Grafika: Nagore Martínez. Argazkiak: Renata L.Etanowski. Teknika: Eragin stac. Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa. Komunikazioa: Nagore Martinez. Administrazioa: Asun Etxeberria. Banaketa: Hika Teatroa
Adina: + 2 urte
