Hizkuntzak
Abentura Historiaurrean 2020
Haurrei zuzenduriko animaziozko filma da Abentura Historiaurrean. Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria. Gure heroiak banatu egiten dira, eta Briar-ek gerlari ausarta izan nahi duen Feifei otso gaztearekin egiten du topo. Bitartean, Bramble eta Vickek ere euren arazoak dituzte, esaterako... inoizko abenturarik zirraragarriena!
Zuzendaria: Leon Ding, Txina, 2020.
