Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

2026 abenduak 12 • 17:00

Aiete K.E.

Hizkuntza: euskara

Magiklown emanaldiaren irudia

Oharra

Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Aiete Kultur Etxean. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Magiklown haur ikuskizuna Erre Produkzioen eskutik. 

Magiklown, magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas, umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da planteatuta egon den bezala aterako.

Hainbat haur boluntarioren laguntzarekin, zenbait magia truko egingo dituzte: kartak, soka, eskapismoa, sua… Umeak aho zabalik geratuko dira, mago atsegin horiek, beraiek nahi gabe, lortuko dutena ikusita.

Adina: + 5 urte

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...