Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur zinema

2026 abenduak 5 • 17:00

Aiete K.E.

Hizkuntza: euskara
83 minutu

Hotel Transilvania 2 filmearen irudia

Genndy Tartakovsky zuzendariaren Hotel Transylvania 2 (AEB) filmaren proiekzioa.

Badirudi Transilvania Hotelean giroa hobetzen ari dela. Drakulak hotelerako ezarritako "munstroentzat bakarrik" politika zorrotza leundu egin da eta gizakiei ere ostatu ematen hasi dira hotelean. Baina kezkatuta dabil Drakula: erdi gizaki erdi banpiro den bere biloba maitagarriak, Dennisek, ez du banpiro ezaugarririk agertzen. Beraz, Mavis, Johny-rekin, bere giza aita-amaginarrebei bisitan dagoen bitartean –eta bera ere kultura-txoke betean–, aitona Drakulak bere lagunak bilduko ditu –Frank, Murray, Wayne eta Griffin– Dennis "munstroentzako kanpamentu" batean entrenarazteko. Ez dakite, ordea, Drakularen aita, Vlad agure marmartia, familiari hotelean bisita egitekotan dela. Vladek jakitean bere birbiloba ez dela odol garbikoa –eta orain gizakiak ere ongi etorriak direla Transilvania Hotelean– ederki korapilatuko da kontua.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...