Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia Aurresalmenta

2027 urtarrilak 6 • 17:30

Victoria Eugenia Antzokia

12 € / 8 € / 5 €

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Scrooge eta mamuak, Khea Ziater

Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Gabon Ipuina eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziaterren sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua. Kode zinematografikoak eta eszena aurkitzen dira aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi duen Roberta enplegatuari egun librea ukatu ondoren; Scroogeri bere bazkidearen mamua agertzen zaio, Marley hila eta zekena. Honek bere burua salbatzeko azken aukera bat eskaintzen dio, Scrooge hiru mamu bisitatzera deituz.

Antzezleak: Na Gomes, Sandra Fernández Aguirre. Jatorrizko testua: Charles Dickens. Eszenografia eta jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia. Panpinen eraikuntza: Iker García, Javi Tirado. Argiak: Oier Ituarte. Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka. Bideoak: Jesus Pueyo. Soinua: Ibon Aguirre. Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater. Zuzendaritza eta egokitzapena: Alex Gerediaga

Adina: + 6 urte

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...