Hizkuntzak
On puskak Iker Galartza, Joseba Usabiaga, Alazne Etxeberria
urt 28 - urt 31 2027 • 28-30; 19:30 / 31; 19:00
24 € / 18 €
Hizkuntza: euskara
minutu
Oharra
% 20ko deskontua Donostia Kulturako bazkideentzat urtarrilaren 28ko funtzioan. Eskaintza abenduaren 30ean amaituko da.
Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Alazne Etxeberria dira On puskak antzezlaneko protagonistak.
Gabonak ate joka datoz. Bi lagunek hitzordua egin dute herriko antzoki aurrean, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Urtero, Urte Zahar egunean, bertan elkartzen dira San Migel aingerua eta Satan deabruaren arteko “antzezlana” egitera. Satanen pertsonaia egin behar duenak aurten ezingo du; apelazio-helegite bat galdu du eta espetxe zigorra bete beharko du. Lagunari, Satanen paperean ordezka dezala eskatu dio, baina asko kostatzen zaio gaiztoaren plantak egitea. Satan on eta sinesgarri bat jendaurrean antzezteko ezinbestekoak diren baliabide eta trikimailuak erakutsi beharko dizkio.
Egilea: Ramon Madaula. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Zuzendari laguntzailea, itzulpena eta ekoizle exekutiboa: Martin Agirre. Interpreteak: Iker Galartza, Joseba Usabiaga, Alazne Etxeberria. Eszenografia: Asier Sancho Senosiain. Jantziak: Leire Santillan. Argiztapena: Julen Zaballa. Teknikariak: Mikel Esteban, Alfredo Medina Lirio. Ekoizlea: Xabier Agirre. Banaketa eta ekoizpena: Txalo Produkzioak.
