Hizkuntzak
Mikel Escobalesen 'In a holding pattern' erakusketa, Artea abianen edizio berrian
Artea Abian proiektuak zazpigarren edizioa izango du 2026an, Mikel Escobales Castroren parte-hartzearekin. Artistak sortutako In a holding pattern erakusketa museoko Laborategia aretoan ikusi ahal izango da gaurtik otsailaren 14ra arte doako sarrerarekin. Erakusketaren katalogoa ere argitaratu da, Álvaro Guijarroren testu batekin.
Honela mintzo da artista bera, Mikel Escobales, erakusketari buruz:
"In a holding pattern erakusketak pieza multzo artikulatu bat aurkezten du, espazioa etengabe aldatzen ari den leku gisa hartuta. Instalazioan askotariko materialak erabiltzen dira, hizkuntzaren eta errealitatearen arteko topaketen katalizatzaile gisa erabiltzen direnak, esparru berezi eta ezegonkor gisa, non ideiek, emozioek eta fenomenoek lotura berriak sortzen dituzten. Elementuak ekintza batean probatzen dira, non materialak eta ez-materialak elkarri eragiten dioten, eta objektuak ezegonkortasun egoeran jartzen diren. Tentsio horrek praktika gidatzen duten kontingentziak sortzen ditu, eta ustekabekoa erabakien eta formen motor bihurtzen da. Hurbilketa bakoitzean, keinua irudikatutakoaren eta posiblearen arteko lotura gisa agertzen da, edo oraindik arakatzeke dauden elkarrizketetan, prozesuan dagoen trama baten zatiak azaleratuz.”
Artea abian ekimena 2019an sortu zuten Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaintzeko. Aurreko edizioetakoetan Nagore Amenabarro, Oier Iruretagoiena, Kimia Kamvari, Mikel Otxoteko, Xare Álvarez eta Natalia Suárez Ortiz de Zaratek izan dute euren lana erakusteko aukera.
