Hizkuntzak
20.744 partehartzaile Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean
Joan den ostiralean, azaroaren 6an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteko filmen proiekzioak.
Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta TBKn eskaini diren proiekzioetara 11.201 ikusle bertaratu dira (saio batzuetan agortu egin dira sarrerak) eta 9.543 pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan, besteak beste erakusketetan eta Samantha Hudsonen kontzertuan.
Guztira 20.744 ikuslek gozatu dute Asteak eskainitako jarduerez joan den azaroaren 8ra arte.
Astea dela-eta antolatu diren 2 erakusketek zabalik jarraitzen dute:
Hyakki yagyō: Ehun deabruen gaueko desfilea
Fuego Fatuo Art
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa (San Jeronimo)
(azaroaren 15era arte)
Euskadi Fantastikoa 22
Mai Egurzaren omenez
Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
(azaroaren 21era arte)
