Hizkuntzak
VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketak baditu irabazleak
242 ilustrazio aurkeztu dira VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketara eta 9 lan irabazleak aukeratuak izan dira.
6 - 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Ilustrazio Lehiaketako edizio honetan, Pinotxoren abenturak liburua izan da ardatza eta liburu honen inguruko marrazki libre eta pertsonala gauzatu behar izan dute parte hartzaileek.
Guztira 242 ilustrazio bildu dira eta marrazki hauek hiru kategoriatan sailkatu dira: Lehen Hezkuntzako 1-2 maila, 3-4 maila eta 5-6 maila. Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira eta saritu bakoitzari diploma bat, 30 euroko opari-txartela Donostiako liburu-dendetan liburuak erosteko eta Aitziber Alonsok sinaturiko Pinotxoren abenturak bildumaren ale bat emango zaio.
VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketako sari banaketa azaroaren 20an egingo da San Jeronimo aretoan, arratsaldeko 17:30ean, Amaia Puinek aurkeztua. Horrez gain, sari banaketan Aitziber Alonso ilustratzailea bertan izango da sarituekin une berezi horiek partekatzeko.
Irabazleak
LH 1-2:
- Bera Korro Jiménez. LH 1. Axular Ikastola. Pinotxoren mundua.
- Jon Martin Alonso. LH 2. Aitor Ikastola.Pinotxo maitagarria.
- Lorenzo Raniero Grimaldi. LH 2. Colegio Alemán. Pinocho y la ballena.
LH 3-4:
- Sharon Bejera. LH 3. Jakintza Ikastola (Ordizia). Pinotxoren zirkua.
- Nora Echevarría Luelmo. LH 4. Santo Tomas Lizeoa. Basoan galtzea beldurgarria ala dibertigarria?
- Carla Parron Eizaguirre. LH 4. Amara Berri. Zuraren lehenengo taupada.
LH 5-6:
- Lea Imaz Meurant. LH 6. Aldapeta María Ikastetxea. Pinocho: locura en el parque de atracciones.
- Amets Irastorza Lariz. LH 5. Jakintza Ikastola (Ordizia). Pinotxo eta baso magikoa.
- Arette Iztueta Etxeberria. LH 5. Jakintza Ikastola (Ordizia). Pinocho basoan galduta.
Epaimahaikideak hauek izan dira: Aitziber Alonso ilustratzailea; Andoni Olaetxea, Liburutegi Nagusiko Haur dokumentazio guneko liburuzaina eta Ana Ruiz, Lugaritz Kultur Etxeko liburutegiko arduraduna.
Irudi irabazleak Donostiako Haur Liburutegi Nagusian egongo dira ikusgai abenduaren 1etik 2027ko urtarrilaren 8a arte. Internet bidez hemen ikus daitezke.

