Web mapa
Hizkuntzak
Artea Artea

urr 29 - aza 1 2026

Intxaurrondo K.E.

Intx´Apain

Intx’Apain hiru egunez Intxaurrondoko auzoko hamar bat horma hiri-arteko sorkuntza eta topaketarako gune bihurtuko dituen hiri-arte jaialdia da. Euskara izango da horma-irudiak sortzeko ardatz nagusia, Zein da zure hitza? leloaren haritik. Artistak eta herritarrak hitzak abiapuntu hartzera gonbidatuko ditu, sortzeko, partekatzeko eta elkar topatzeko.

Musikak, rapak, bertsolaritzak, breakdance-ak, tailerrek eta ikastolekin, auzoko elkarteekin eta eragileekin batera garatutako proposamen parte-hartzaileek osatuko dute egitaraua. Hala, esku-hartze artistikoak lagunduko dituzte eta jaialdia guztion artean bizitzeko esperientzia kolektibo bihurtuko dute.

Informazio gehiago: Intx'Apain hiri-arte jaialdia Intxaurrondon urri amaieran (albistea).

Urriak 30

Ikastetxeetako muralak egun osoan zehar:

17:00-19:00

  • 5. gunea: Plazara Goaz + Gazteleku + Intxhaurgunea (partehartzailea, GKO artistaren gidaritzapean) + DJ Mikeltxi + Merendola. Felix Gabilondo plaza.

Urriak 31

12:30-13:30

  • 11. gunea: Muraljira. Auzoa ezagutu hirigintza ikuspegi batetik (Larraitz Esnaola eta Idoia Moreno arkitektoekin batera). Topagunea: Intxaurrondo kalea 43.
  •  

12. gunea. Urban 13 gunea.

  • 17:00-18:00 Graffitiari, rapari, inprobisazioari eta mikrofono irekiari lotutako gunea. Topagunea: Txaparrene bidea.
  • 18:30-20:00. Breakdance erakustaldia (From Favela) eta klase irekia.
  • 20:00-21:00: Kontzertua. La Basu.

Azaroak 1

12:00-13:30

  • 1. gunea: Muraljira + bertsoak. Alaia Martin + Intxaurrondo bertso eskolako bertsolariak. Topagunea: Telesforo Aranzadi kalea 2.

12:30-14:00

Eguraldiak laguntzen ez badu

Muralak eguraldiak uzten dituen aukeren arabera egingo dira.

MuralJirak: euri arinarekin, aterkiarekin egingo dira; euri handiarekin, bertan behera geratuko dira. Erabakiak jarduera baino ordu batzuk lehenago hartuko dira.

Gainerako jarduerak: Intxaurrondo Kultur Etxera eramango dira, aurreikusitako ordutegiak mantenduz.

donostiakultura.eus/intxaurrondo webgunean egongo dira azken uneko aldaketak.

Deskargak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...