Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Azaleztapen ikastaroa

Urtero Helena Jiménez de Aberasturi azaleztapen ikastaroa egin ohi du Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo aretoan; bi mailako ikastaroak antolatu ohi dira: oinarrizkoa eta aurreratua.

Tailerraren helburua liburuak egoki azaleztatzen ikastea da, erraz erabiltzeko moduan eta itxura artistikoa eta komertziala dutela. Hainbat azaleztapen mota landu ohi dira ikastaroan: oihal edo guaflex azaleztapenak; liburuak, bildumak eta abar babesteko kaxak...

Liburuzainentzako ikastaroak

Haur Liburuaren Dokumentazio Guneak liburuzainentzako hainbat ikastaro eta tailer antolatu ohi ditu; bai eskola liburuzainentzat bai Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoentzat. Ikastaro batzuk Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatu ohi dira.