Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Donostia Kulturako liburutegiek literatur solasaldien eskaintza zabala dute. Xedea askotariko obren irakurketa eta iruzkinak partekatzen interesatuta dauden pertsonak elkartzea da, aditu baten gidaritzapean.

Agenda

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean

Solasaldiak hilean behin izaten dira, irailetik ekainera, gutxi gorabehera ordu eta erdi irauten duten saioetan. Literatur solasaldi irekiak dira, izenik eman beharrik gabe, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez.

Inoiz edo behin, literatur solasaldi batzuk aurrez aurre eta bideokonferentziaz ematen dira.

Genero edo gaika, nabarmentzekoak dira Intxaurrondo Liburutegiko komiki-solasaldia, Egia Liburutegiko zientzia-fikziozkoa, Tomasene Liburutegiko eta Okendo liburutegietako kontakizun laburren solasaldiak eta, azkenik, Aiete Kultur Etxeko liburutegian literaturaren eta zinemaren arteko loturak arakatzen dituena.

Solasaldien bidez, hau lortu nahi da:

  • Irakurtzeko eta elkarrizketan jarduteko ohitura sustatzea.
  • Aisialdirako beste aukera batzuk eskaintzea.
  • Liburutegiaren erabilera sustatzea eta ezagutaraztea kultur ekipamendu gisa.
  • Topagune bat sortzea irakurtzea gogoko dutenen artean.

Irakurketa Erraza

Irakurketa Errazeko ekimenak eta materialak irakurketan edo ulermenean zailtasunak dituztenentzat dira; kultura eta informaziorako daukaten eskubidea bermatzeko, integrazioaren printzipioetan oinarrituta.

Donostia Kulturaren liburutegi batzuetan, Irakurketa Errazeko (IE) solasaldiak antolatzen dira, astean behin, urte osoan. Gehienak kolektibo zaurgarriei zuzenduak daude: etorkinak eta ikasketa-nahasmenduak, dibertsitate funtzionala edo osasun mentaleko arazoak dituztenak. Horietaz gainera, euskaraz irakurtzeko zailtasuna dutenentzako talde bat ere badago.

Informazio gehiago lortzeko edo parte hartzeko, saioak eskaintzen dituzten liburutegiekin harremanetan jarri:

 

Irakurketa Errraza taldeak Donostia Kulturan
LiburutegiaElkarte antolatzaileaNorentzatBiltzeko lekuaMaiztasunaEguna eta ordua
Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder) Gurutze Gorria (Algara zentroa) Bazterketa arriskuan dauden migratzaileentzat. Talde irekia Liburutegi Nagusia (Alderdieder) Astero. Urtean 8 saioko 3 txanda: 24 guztira Asteazkenak 10:45-11:45
Liburutegi Nagusia (Alderdieder) Gurutze Gorria (Crono programa) Bakarrik dauden 12-18 urteko atzerritar adingabeentzat Liburutegi Nagusia (Alderdieder) Egunero. Udan. Bi talde, 12 saio guztira Astelehenetik–ostiralera 11:30-12:30
Ernest Lluch Agifes Osasun mentaleko arazoak dituztenentzat Liburutegiko topagunean Astero. Urtarrila – abendua Astearteak 11:30-12:30
Ernest Lluch Garagune Amara Desgaitasun intelektuala dutenentzat.Talde irekia Liburutegiko topagunean Astero. Iraila – ekaina Ostiralak 11:00-12:00
Ernest Lluch Lectura Fácil Euskadi- I.Erraza Euskera landu nahi dutenentzat.Talde irekia Liburutegiko topagunean Astero. Urria – ekaina Astearteak 18:30-19:30
Ernest Lluch Lectura Fácil Euskadi- I.Erraza, Gautena Desgaitasun intelektuala dutenentzat. Talde irekia Liburutegiko topagunean Astero. Urria – ekaina Ostegunak 18:30-19:30
Egia Atzegi Desgaitasun intelektuala dutenentzat. Egia Kultur Etxeko areto batean Astero. Urria – ekaina Astelehenak 18:00-19:00