Hizkuntzak
Ohiko programak

Zeu irakurle, gu kontalari
Jarduera honetan ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste istorio batzuk euskaraz irakurtzen eta entzuten dira.
Helburua irakurketaren bidez literatura haurrei hurbiltzea da, haien parte hartzea modu aktiboan eta erakargarrian bultzatuz.
- 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta.
- Asteazkenetan, 18:00etan (urria-martxoa).
Ipuinaren ordua
Jarduera honetan parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.
Hori guztia euskaraz, giro goxoan.
- 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
- Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
- Asteartetan 18:00 (urria-maiatza).
Liburu Baby Kluba
Liburu Baby Kluba jarduera ludikoa eta didaktikoa da. Oinarri nagusia liburua da eta bertatik abiatuta garatzen da, jolasak eta abestiak eskainiz.
Helburua haurren eta familien artean literatura, musika, arte eta naturarekiko interesa sustatzea.
- 0-3 urtebitarteko haurrentzat. Jardueran heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
- Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.
- Ostiraletan, 17:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Musiklasik
Esperientziadun hiriko talde eta bakarlarien kontzertuak; batez ere, errepertorio klasikokoak.
Helburua musika klasikoa herritarrengana hurbiltzea da.
- Urtarrila eta abendua bitartean egiten da, aldizkotasun zehatzik gabe.
- Formatua: txikia eta ertaina.
Zinema eta literatura
Lantxabe Auzo Elkartearekin elkarlanean antolatutako literatur solasaldia eta bideo foruma.
Literatura lanak eta egile zinema herritarrengana hurbiltzean eta partekatzea du helburu. Literatur solasaldia Lola Arrietak moderatzen du, eta bideo forumean, berriz, ospe handiko gonbidatuak izan ohi dira, filmaren araberakoak.
- Helburua literatura eta zinema herritarrei hurbiltzea da.
- Hilean behin (udan izan ezik).
Ilustratzailearen Txokoa
Inguruko ilustratzaileen lana bistaratzeko espazioa. Proiektu hau 2012an abiatu zen Donostia Kulturaren eta Galtzagorri elkartearen arteko lankidetzari esker.
- Helburua ilustrazioaren mundua herritarrei hurbiltzea da.
- Erakusketak hiru hilabetekoak izan ohi dira.
Aieteko Liburutegia - Ilustrazioaren txokoa.
Haur antzerki eta zinema
Haurrentzako euskarazko antzerkia eta animaziozko filmak, batez ere, euskaraz.
- Helburua familientzako aisia programa erakargarria eskaintzea da.
- Urteko larunbat guztietan egiten da, jaiegunetan izan ezik.