Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

12 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdiaz beste modu batean gozatzeko zerbitzua da. Horretarako, entzuteko eta laguntzeko prest dauden hezitzaileen laguntza izango dute, gazteek beren proposamenak eta ekimenak gara ditzaten.

Aieteko Gaztelekua, ping pong mahaia, ordenagailuak, futbolina...
Aieteko Gaztelekua, ping pong mahaia, ordenagailuak, futbolina...

Gaztelekuak hainbat gune eta jarduera ditu:

  • Gozatu: Jende berria ezagutzeko, hitz egiteko, gogoko musika entzuteko edota irakurtzeko gunea da Gaztelekua. 
  • Jolastu: futbolina, billarra, dardoak, ping-ponga, mahai-jokoak, bideo-jokoak...
  • Sortu: eskulanak, sukaldaritza tailerrak, dantza, antzerkia, musika...
  • Parte hartu: jolasak, tailerrak, jaiak, txapelketak... Gazteak protagonista dira eta haien ideiak eta iradokizunak egiteko aukera dute Gaztelekuko gazte batzarrean.
  • Informatu: Gazteei deia egiten zaie Gaztelekura hurbil daitezen, gehien interesatzen zaienaren inguruko informazioa jasotzera. Horretarako, informazio panelak dituzte, aisialdiari, jarduerei, osasunari eta beste hainbat konturi buruzko berriekin. Gainera, Interneterako konexiodun ordenagailuak daude.

Ordutegia

  • Asteartetik ostegunera:
    Ostirala: 17:00 - 19:50
    Larunbata: 17:00 - 19:20
    Uztaila eta abuztua: cerrado

Ordutegi berezia eskola opor garaian (Gabonak, Aste Santua, ekaineko azken astea).

Informazio gehiago

Haurrak Haurtxokoan, begirale batekin.

Haurrak Haurtxokoan, begirale batekin.

Haurtxokoan jolasten ari diren haurrak.

Haurtxokoan jolasten ari diren haurrak.