Hizkuntzak
Dokumentuen kopiak
Liburutegiek dokumentuen kopiak lortzeko aukera ematen diete erabiltzaileei, betiere funtsen osotasuna era erabilera zuzena zainduz eta jabetza intelektuala errespetatuz.
Horregatik, irabazi asmorik gabeko erreprodukzioak baizik ez dira zilegi, eta ikerketa-asmoz badira baino ez (1/1996 ELD, apirilaren 12koa, uztailaren 7ko 23/2006 Legeak aldatua).
Liburutegi Sareak itun bat sinatu du CEDRO (Centro Español de Derechos Reprográficos) erakunderekin, Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako lanak fotokopia bidez erreproduzitzeko. Lizentzia horri esker, argitalpenaren % 20 erreproduzi daiteke gehienez..
Liburutegia ez da erreprodukzioez egiten den erabileraren erantzule, Legeak babestutako egile eskubideen kontrakoa bada.
Fotokopien autozerbitzutik kanpoko dokumentuen kopiak lortu nahi badira, digitalizazio edo eskaneatze zerbitzua eska daiteke, araudiaren arabera.
Prezioak
Erreprografia-zerbitzuen prezioak urtero onartzen eta argitaratzen diren prezio publikoen araberakoak dira.
Fotokopia / Inprimatzea
DIN-A4 (Zuri-beltzean)
- 0,10 €
- 2,40 € 25 kopiarako txartela
DIN-A3 (Zuri-beltzean)
- 0,20 €
DIN-A4 (Koloretan)
- 1,00 €
DIN-A3 (Koloretan)
- 2,00 €
Dokumentazioa eskaneatzea
- 0,10 €
Euskarria CD/DVD
- 1,50 €
Liburutegi arteko mailegutan jasotako obrak jatorrizko liburutegira itzultzea
- 6,00 €