Hizkuntzak
Internet, ordenagailuak eta beste gailuak
Liburutegien egitekoa era guztietako informazioa irispidean jartzea da, helburua informazioa, prestakuntza eta aisialdia bada, eta, horretarako, erabiltzaileen esku jartzen dituzte multimedia, Internet eta Wifi konexiorako guneak.
Aretoko ordenagailuak
Zerbitzu hau Donostiako Udal Liburutegien Sareko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako bazkideek erabil dezakete, 14 urtetik gorakoak badira.
14 urtez azpikoek aita-amen edo tutoreen baimena izan beharko dute zerbitzua erabiltzeko.
Ordenagailua 30 edo 60 minutuko saioetan erabil daiteke, edota 15ekoetan kontsulta bizkorretarako.
Ezin da erreserbarik egin. Ekipoak eskaera-ordenaren arabera hartuko dira.
Erabiltzaileei dagokie ekipoaren eta haren zaintzaren ardura, darabilten bitartean. Ezin da manipulatu ez hardwarea ez ordenagailuan instalaturiko softwarea. Erabiltzaileari dagokio une oro errespetatzea Jabetza Intelektualaren arloan indarrean dagoen legeria eta behar bezala erabiltzea Interneteko sarbiderako zerbitzua.
Liburutegiaren eskaintzaren osagarri, KZgunea programa dago. Programa hori Eusko Jaurlaritzak garatua da, eta Interneteko nabigazioa, posta elektronikoa erabiltzea eta teknologia berrietan prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditu.